Botoa emateko epea bukatu eta gero, SEEE-ren bazkideek Madelen Urieta – Kutxabank Araskiren entrenatzaile – eta Pablo Laso – Real Madrilen entrenatzaile – hautatu dituzte 2020 urteko entrenatzailerik onenak gisa, ‘Antonio Diaz Miguel Memoriala’.
Urietak hirugarren aldiz lortu du sari hau. Duela 10 urte, Araskiren sortzean parte hartu zuen eta lehen taldeko entrenatzailea da, gasteiztarrak Lehen Mailan aritu zirenetik. Pasaden denboraldian, arabarrak Erregina Kopako finalerdietara iritsi ziren eta bosgarren postuan zeuden denboraldia amaitu behar izan zen.
Bere aldetik, Lasok seigarren aldiz eskuratu du saria. Bere palmaresa ikusgarria da: 20 titulu lortu ditu 700 partida baino gehiagotan zuzendu duen Real Madrilekin. Madrildarren historiako hirugarren entrenatzailerik sarituena da, Lolo Sainz eta Pedro Ferrandiz-en atzetik.