Gasteizko taldeak ez du aukerarik izan bigarren finalerdian. Hasierako bost minutu onen ondoren, Saras Jasikevicius-en taldeko defentsak gasteiztarrak gelditu ditu. Arabarrek ez dute amore eman eta erremontada bikainaren ondoren 4ra hurbildu dira, baina ezin izan diote partidari buelta eman.

Dusko Ivanovic-en gizonek ostiralean erakutsitako saskiratzaile erraztasuna luzatuko zela zirudien. Gasteiztarrek 12 puntu saskiratu dituzte lehen 5 minutuetan, Henry ikusgarriari esker (10 puntu).

Baina dena aldatu da lehen laurdenaren erdialdean: Saras Jasikevicius-en taldeko defentsa ibiltzen hasi da eta gasteiztarrak gelditu ditu: 0 puntu laurdenaren amaierara arte eta 3 gehiago bigarren laurdenaren lehen lau minutuetan. Baina arabarrek ere defentsan lan egin dute eta bizirik mantentzen dira (21-15).

Henry-k ‘onfire’ jarraitu du (24-21), baina orduan iritsi da azulgranen kolpe indarra: 4 hiruko (Mirotic 2, Hanga eta Higgins) ihes egiteko (38-27 atsedenaldian).

Eta bigarren zatiko hasieran, Barcak 6-0eko partziala lortu du, Baskonia nokeatuta uzteko. Gasteiztarrek ez dute erantzunik aurkitu azulgranaren defentsaren aurka eta agur esan behar izan ziola Errege Kopako finalari (64-47) zirudien. Baina arabarrek ez dute amore eman eta 6ra hurbildu dira partzial ikusgarriari esker (5-16). Eta 69-65a ipini dute 3 minuturen faltan, baina ezin izan dute erremontada burutu eta agur esan behar izan dio Errege Kopako finalari.

(ARGAZKIA: ACB Photo)