Asteburuko amaiera ezin ikusgarriagoa izan zen: talde gasteiztarrak 112-114 irabazi egin zuen Kantabrian. Gainera, Easo Bodegas Mugaren bigarren garaipen jarraian; Ulacia Zarautzek irabazi egin zuen Santurtziko derbian; eta Mondragon Unibertsitateak 2021eko lehen porrota jaso zuen.

CB SANTURTZI SK 67 – ULACIA ZARAUTZ 73

Zarautzera joan zen Euskal Kopako finalaren errepikapena. 8-3ko balantzea talde gipuzkoarrentzat, liderrak dituen porrot berdinekin eta bi partida gutxiagorekin. Bere aldetik, bi porrot jarraian bizkaitarrentzat (6-5ko balantzea, 7. postuan).

Etxekoen hasiera onaren ondoren (14-7), bisitariek aurrea hartu zuten bigarren laurdenaren hasieran (19-15tik 19-22ra). Eta 27nako berdinketa ostean, 0-13koa lehen zatiko amaiera eta bigarrenaren hasieraren artean. Ulacia Zarautz 15 puntugatik irabazten joan zen 9 minuturen faltan (46-61), baina etxekoen erreakzio bikaina agertu zen, 2 puntura hurbiltzeko (67-69). Moreek bi hiruko izan zituzten neurketa berdintzeko, baina gipuzkoarrek azkena eman zioten libre marratik.

TABIRAKO BAQUÉ 57 – LBC COCINAS.COM 68

Lehen itzuliko historioa errepikatu zen eta durangarrek ezin izan zuten hirugarren garaipen jarraian lortu. 4-9ko balantzea Tomas de Castrorentzat eta 8-3koa errioxarrentzat: Borja Arévalok 40ko balorazioa lortu zuen (18 puntu eta 17 errebote).

Kanpokoek lehen laurdena amaitu zuten 0-17ko partzialarekin (8-19). Beti aurretik errioxarrak, baina Tabirako Baquek ez zuen amore eman eta pixkanaka pixkanaka aldea murriztu zuen 38nako berdinketa lortzeko. Bizkaitarrei aurretik ipintzea falta izan zitzaien, 49 eta 52nako berdinketetan bezala. Azken saiaketa horren ondoren, LBC Cocinas.comek partida itxi zuen 0-11koarekin.

CB VALLE DE EGÜES 68 – MONDRAGON UNIBERTSITATEA 65

Liderraren bolada ona amaitu zen Nafarroan. 2021eko lehen porrota Iñaki Ogararen mutilentzat, baina lidergoan mantentzen dira. Lehen zati oso parekatua, alde txikiekin eta 33-32ko emaitza markagailuan.

Nafarrek 9-0ekoaren hasi zuten bigarren, 10 puntuko aldea lortzeko (42-32). Defentsaren bidez, Mondragon Unibertsitateak erreakzionatu zuen (48-45), baina etxekoek partida ia erabakita utzi zuten (57-47 6 minuturen faltan). Liderrak ez zuen amore eman eta 65nako berdinketara iritsi zen. Eraso bat geratu zen eta Alex Calvok aprobetxatu zuen CB Valle de Egues taldeari garaipena emateko, hiruko bati esker.

MEGACALZADO ARDOI 68 – EASO BODEGAS MUGA 73

Donostiako taldeak prestigio-garaipena lortu zuen bigarren sailkatuaren kantxan. Bigarrena jarraian Gotzon Arrietarenentzat: 5-8ko balantzea eta 7. postua.

18nako berdinketa 13. minutuan eta gipuzkoarren 2-11ko partziala. Etxekoen erreakzioa atsedenaldia baino lehen (30-36) eta Easo Bodegas Mugaren ihesaldi berria (32-43). Donostiarrek azken laurdena hasi zuten 7 puntuko aldearekin, baina etxekoen bi minututan buelta eman zioten, 8-0ekoarekin (53-52). Gipuzkoarren erreakzioa berehalakoa eta erabatekoa izan zen: 2-13ko partziala garaipena ziurtatzeko.

CB SOLARES 112 – BASKONIA 114

Asteburuko amaiera ikusgarria gure taldeentzat. Bi luzapenaren ondoren, Baskoniak irabazi egin zuen CB Solaren-en kantxan, Cissokoren 35 puntu eta Sow-en 34 puntuei eskeri. 5-7ko balantzea arabarrentzat, sailkapeneko erdi gunera hurbilduz.

Partida oso parekatua hasieratik amaiera eta une klabea 2:20ren faltan: etxekoen hiruko batek 88-82ko emaitza ipini zuen. Baskoniak ez zuen kantxa-jaurtiketarik eman eta Sawek partida berdindu zuen, hiruko bati esker (90-90).

Lehen luzapenean, Miguel Angel Hoyorenak hobe hasi zien (92-96) eta partida eskuan izan zuten (98-102 51 segunduren faltan). Baina kantabriarrek ez zuten amore eman eta berdinketa berria lortu zuten (102-102). Bigarrenean, unerik garrantzitsuenean, 2-8koa saskiratu zuen Baskoniak aurrea hartzeko eta garaipena lortzeko, nahiz eta etxekoek azken jaurtiketa izan zuten partida berriro berdintzeko.