Aste Santuan jokatutako partiduek eta asteburu honetako jardunaldiak aldaketak ekarri zizkioten sailkapenari. Mutilen mailan, garaipen bateko abantaila du Fundacion Bilbao Basketek Fundacion 5+11rekiko. Nesken mailan, 8-0eko balantzea Mondragon Unibertsitatea Ointxe! Araski

MUTILAK

Asteburuko ustekaberik handiena Usabal-en sortu zen: Bost Machine TAKE-k Fundación 5+11-ri irabazi zion, 78-74ko emaitzarekin. Partida oso parekatua hasieratik amaierara, eta gasteiztarrak ihes egin ziren azken laurdenaren hasieran, 0-12ko partzialaren bidez (57-64). Baina etxekoek erantzuna eman zieten 9-0ekoarekin eta garaipena eskuratu zuten Gordillo eta Lersndiren hirukoei esker.

Emaitza honek Fundacion Bilbao Basket-ek aldea handiagotu du. Bizkaitarrek ez zuten arazorik izan ATE Asesores Araberri gainditzeko (119-42) eta partida bateko abantaila dute jada Joan Braulioren mutil-ekiko.

Mikel Trueba kiroldegiaren Bizkaiko derbian, CB Santurzi SK-ak garaipen erosoa lortu zuen (89-61) Centro de Estudios Mikeldi USK-aren aurka, bigarren laurdenean erabakitako neurketan (48-27).

Eta Gipuzkoako derbian, Easo Mandoegiren azken laurden bikainak (35-8) buelta eman zion Mondragon Unibertsitatearen partidari (83-64).

Pribatutasun arrazoiengatik, YouTube zure baimena behar du kargatu ahal izateko
Onartzen dut

NESKAK

Lan eta sufrimendu askorekin, baina Mondragon Unibertsitatea Ointxe! Araskik denboraldiko zortzigarren garaipena eskuratu zuen. 53-50ko emaitza Alex Susoren neskentzat, gauzak oso zaila ipini zizkion Lointen Gernikaren aurka: 0-9ko partziala azken laurdenean gainetik ipintzeko (46-48). Une honetan, Nanclares-en 4 puntu klabe izan ziren etxekoak porrotik gabe mantendu zitezen.

Eta asteburuko beste partidan, Easo Ibaeta Basket Lorea Gourmet hirugarren laurdenean ihes egin zen (42-29) Movilteck ISB-ri irabazteko (63-49).