Bihar hasiko da Saloun EBA Ligako Igoera Fasea. Eta txapelketa honetan izango da talde gipuzkoarra, A-A azpimultzoko txapelduna. 21/22ko Zilarrezko LEB Ligarako hiru txartel izango dira jokoan.

Mondragon Unibertsitatean 2 multzoan arituko da, hurrengo aurkari eta ordutegiekin

  • Osteguna, 10:30: Globalcaja Quintanar – Mondragon Unibertsitatea
  • Ostirala, 10:30: Mondragon Unibertsitatea – Safir Fruits Alginet
  • Larunbata, 13:00: DM Group Mollet – Mondragon Unibertsitatea

Multzo bakoitzako txapeldunek eta bigarren sailkatuen arteko lehiaren irabazleak igoera lortuko dute

 

Saloura bidaiatu baino lehen, Mondragon Unibertsitatearen entrenatzailea den IƱaki Ogararekin hitz egin dugu

Denboraldi zaila, arraroa, baina berriro zaudete igoerarako borrokan. Zein da zailena izan?

Erregulartasun bat mantentzea. Aste osoak enkadenatzea: Covidengatik, lesioengatik. Ez da erraza izan normaltasun hori lortzea. Bagenekiela zein izango zen denboraldi arraro horren gakoa eta lehenengo egunetik mentalki gogor egon gara, eta horrek partiduak irabaztera eraman ginduen.

Egia da denboraldian zehar momento txar bat izan genuen, bi porro jarraiarekin eta lesioekin. Momentu horretan, jokalariek pauso aurrera eman zuten, bereziki gazteenek. Bloke moduan ondo amaitu dugu denboraldia eta oparia liga irabaztea izan da.

Helburua

Guretzat, helburua izan da aurreko denboraldiari jarraipena ematea. Pena askorekin hartu genuen logikoki Federazioak hartu zuen erabakia, lehiaketei bukaera emateko.

Momento hortan, lehenengo postuan egon ginen eta tamalez ezin izan genuen liga amaiera eta igoera fasea jokatu.

Emaitzen gainetik, entrenamendu onak egitea, aste oso onak betetzea eta jokalariak gazteak taldea gehitzea. Nire ustez, helburu hau nota alturekin lortu dugu.

Eta Saloun, helburua igoera lortzea da. Puntu hontan, gure indar guztiekin saiatuko dugu

Beste taldeen partidak ikusi ahal izan dituzue? Beraien indarrak? Beraien ahulguneak?

Bai, ikusi ditugu partiduak. Guk duela bi aste lortu dugu txartela eta aste hauek aprobetxatu ditugu partidak ikusteko eta beste taldeen ezaugarriak ezagutzeko.

Baina beste multzoetan, pasaden asteburura arte ez dira ezagutu sailkatu diren taldeak. Bagenekiela B konferentziako 4. sailkatua gure multzoan legokeela, baina Real Madrilek uko egin zion eta, horregatik, Quintanar sartu da. Gero, Alginet valentziatik eta igandean, Molletek lortu du txartela, Salouren aurrean.

Dakiguna da gure aurkarien fisiko arloa oso ona dela. Bai Alginetek bai Quintanarrek barruko jokoan jende altua du, atzerritarrak, asko kargatzen dute errebotea eta bere jokoa, kanasta azpian, nahiko gogorra da.

Gero Molletek gure perfileko talde bat du, gazteak eta beteranoak. Ikusten dudana da lau taldeetatik, bi taldek estilo bat daukate eta beste bi, Mollet eta guk, beste estiloa. Nire ustez, jokoaren dinamika menperatzen lortzen duen taldeak aukera gehiago izango ditu.

Guretzat oso garrantzitsua izango da gure defentsa, kanasta azpian, gogor egotea eta errebotea ondo zaintzea. Eta hortik aurrera gure betiko ezaugarriekin, gure joko arauekin, eta gure eraso alaiarekin erasotzea. Baina horretarako errebotea zaindu eta kanasta azpiko jokoa defendatu beharko dugu.

Fase arraroa, anfitriorik gabe eta goizeko ordutegiak

Egia da goizean jolastea ez garela ohituta, baina danontzat egoera berdina da. Taldea mentalki prest dago jolasteko ordu horietan. Jokalariak oso motibatuta ikusten ditut eta oso prest etortzen denei aurre egiteko. Goizeko 6retan izan balitz, goizeko seiretan jokatu genuketeen.

Eta anfitriorik gabe jokatzea, beti da abantailako puntu bat beste taldeentzat. Ez da etxeko talderik izango, baina ez dakigu zenbat jende eramango duen Molletek. Gure helburua lortzera joango gara eta lortuko ez bagenu, ez litzateke ezer gertatuko, denboraldia zoragarria izan baita.