Asteazkenean jokatutako partidan, Askartza Saskik gipuzkoarrak gainditu zituen eta igoerarako borroka ireki zuen BIgarren Mailan. Eta Lehen Mailan, garaipena eta aberage eskuratu zuen Redline Mekanika TAKEk Getxoren aurrean.

GIZONEZKOEN 1. MAILA – IGOERA FASEA

Sailkapeneko lehen postura igo da Redline Mekanika TAKE, atzeratutako partida jokatzearen faltan. Tolosarrek Getxori irabazi zioten 69-63ko emaitzarekin eta, gainera, aberagea lortu zuten.

GIZONEZKOEN 1. MAILA – FEDERAZIOA KOPA

Disdira Bitxitegia ISB-ren bolada ona amaitu zen Donostian. Bidebietako derbian, Tecnun Askatuak-ek irabazi egin zuen, 76-69ko emaitzarekin. Jardunaldiko beste derbian, hasieratik nagusitu zen Ordizia, Arri BKL-ren kantxan.

Ordiziarrek zein donostiarrek 8 garaipen dituzte, Universidad Deusto Loiola Indautxuk bezala. Bilbotarrek Atlético San Sebastián gainditu zuten (72-62). Eta Bizkaiko hiriburuaren beste taldeak, Obras y Estudios Rekalde Unamunok, ez zuen arazorik izan Aranguren Mutilbasket-en aurka (90-49).

GIZONEZKOEN 2. MAILA

Atxo itxi zen hamargarren jardunaldia, Alkideba Ointxe liderraren lehen porrota (87-86), Askartza Saskiren kantxan. Emaitza honek itxaropenak ematen dizkie bai leioztarrei bai Ebaki Solutions San Prudenciori. Arrasatekoek soilik partida bateko abantaila dute.

Igandean, gasteiztarrek Mungiari irabazi zioten (68-52), beti aurretik joan eta gero. Eta Easo Tordowinek garaipen erraza lortu zuen Escolapios ikastetxean (49-89).