LEHEN MAILA-IGOERA FASEA
Ostiralean amaitu zen gizonezkoen lehen mailako igoera fasea . Leioa SBT izan zen txapelduna, Bilbao Basket Fundazioari irabazi ondoren. Horretaz gain, bigarren postua lortu dute datorren denboraldian EBAn jokatzeko.
Lehen laurdenean Leioakoak izan ziren garaileak (22-9), bigarrenean ordea, talde bilbotarrak 12-30eko aldearekin. Markagailuan gorabehera batzuk izan ondoren, partida Leioako taldeak irabazi zuen
LEHEN MAILA-FEDERAZIO KOPA
Tecnun Askatuak-ek 5-19 irabazi zuen lehen laurdenean. Atsedenaldiaren aurretik Ordizia K.E.k erreakzionatu zuen eta 42-46raino hurbildu zen. Tecnun Askatuetakoek amaierara arte borrokatu zuten garaipena lortzeko.
BIGARREN MAILA
Egun horretan, Askartza Klareteko taldea gizonezkoen 2. mailako txapeldunorde izan zitekeen Ebaki Solutions-San Prudentzio irabazi izan balu. Hasieratik, azken hauek zaila jarri zioten. (9-15 lehen laurdenean)
Jon Ortizen taldea atzetik egon zen ia partidu guztia eta zenbaitetan markagailuan hurbildu arren, garaipena Ebaki Solutions-San Prudentziok eraman zuen.
Bigarren plaza azken norgehiagokan erabakiko da.