Navasket eta Barakaldo EST azken egunaren zain. Bi taldeetako bat Bigarren Mailako Federazio Kopako txapelduna izango da.

LEHEN MAILA – FEDERAZIO KOPA

Asteburu honetan amaitu da Federazio Kopako liga. Egun batzuk pasa dira jada, Campus Promete Easo Lorea Gourmet-en kontra txapeldun bilakatu zenetik, 62-65 emaitzarekin; eta horrela, taldeak berretsi egin du lehen postua.

Loitek Gernika da sailkapenean bigarren postua lortzeko asteburu honetan garaipenik behar ez zuen beste talde bat. 59-55 irabazi du Megacalzado Ardoiren aurka.

20/21 denboraldiko azken partida Leioa SBTek eta Tabirako Baquek jokatzen zuten. Garaipena Leiotarrentzat izan zen, 64-44.

 

BIGARREN MAILA – IGOERA FASEA

Lehiaketaren amaierarako egun bat falta bada ere, dagoeneko bi taldek lortu dute lehen mailara igotzea.

Lehena, Afiliados Gasteiz Araba, San Ignazioren aurrean 59-71 galdu zuen.

Bigarrena, Txintxu Gozotegia ISBk Kaleangora Liceo Monjardini irabazi zion, 47-64.

Maristas Auto Iregua izan zen azken saioko protagonista. Askartza Clareten aurka irabazi zuen, 68-57.

 

BIGARREN MAILA – FEDERAZIO KOPA

Azken egunean federazio kopako txapelduna nor izango den erabakiko da.

Barakaldo Basketek Navasketen aurkako partida irabazi du, 59-51 aldearekin. Ligako txapeldun izatera hurbiltzen da, baina horretarako, azken partida irabazi behar du.

Gainerako partidetan, Inmobiliaria Dato 40 Tojuk irabazi zion Getxo SBTri, eta Lagunak Furgoviak Agencia TCB Jakobeo Alberiteri irabazi zion, 64-22.