LEB kategoriako hiru euskal taldek- Gipuzkoa Basket, Iraurgi ISB eta Zornotza SBT – Euskal Koparen 21/22 lehiaketa jokatuko dute irailaren 24an, 25ean eta 26an.
Aurten, triangeluar bat jokatuko da, eta hiru taldeek gainontzeko talde parte-hartzaileei aurre egingo diete. Norgehiagoka horietatik aterako da Euskal Kopako LEB 21/22ko txapelduna.
Jokalekua eta partiden ordua baieztatzeke daude, baina badirudi Azpeitiko edo Azkoitiko kiroldegian jokatuko direla.