21/22 denboraldiko lehen titulua Santurtziko IMDn jokatuko da, aurreko fasean sailkatzen diren lau taldeekin.
EBA Ligan parte hartzen duten zazpi euskal taldeetatik seik hartuko dute parte Euskal Kopan 2021/2022, Mondragon Unibertsitateak, Easo Bodegas Muga, Ulacia Zarautz, Leioa SBT, 5+11 Fundazioak eta C. B. Santurtzi SK taldeak.
EBA kategoriako Euskal Kopa bi fasetan egingo da. Lehen fasean, zozketa bidez bi taldetan banatuta dauden sei talde parte-hartzaileek aurreko fasea jokatuko dute triangelu baten bidez. Talde bakoitzeko lehen bi sailkatuek azken fasea jokatuko dute. Fase hori irailaren 11n eta 12an jokatuko da Santurtziko IMDn.
Joan den denboraldian Euskal Koparen txapeldun izatea lortu zuen C. B Santurtzi SK taldeak, Euskal Federazioarekin batera, bere gain hartuko du denboraldi honetako lauko finala antolatzea.
Euskal Koparen formatua hau izango da:
A TALDEA
LEIOA SBT
5 + 11 FUNDAZIOA
C. B. SANTURTZI SK
B TALDEA
MONDRAGON UNIBERTSITATEA
EASO BODEGAS MUGA
ULACIA ZARAUTZ
LEHEN FASEKO EGUTEGIA
Lehen jardunaldia: 2021/08/28-29
LEIOA SBT / C.B. SANTURTZI SK (A taldea)
MONDRAGON UNIBERTSITATEA / ULACIA ZARAUTZ (B taldea)
Bigarren jardunaldia: 2021/09/04
C. B. SANTURTZI SK / 5+11 FUNDAZIOA (A taldea)
EASO BODEGAS MUGA / MONDRAGON UNIBERSITATEA (B taldea)
Hirugarren jardunaldia: 2021/09/05
5+11 FUNDAZIOA / LEIOA SBT (A taldea)
ULACIA ZARAUTZ / EASO BODEGAS MUGA (B taldea)
Aurreko faseko partida bakoitzaren jokalekua eta ordutegia oraindik zehaztu gabe dago, eta partida bakoitzeko talde lokalak erabakiko du.
ASKEN FASEAREN EGUTEGIA
Lehen jardunaldia: 2021/09/11
1. finalerdia: “A” TALDEKO 1. SAILKATUA / “B” TALDEKO 2. SAILKATUA
2. finalerdia: “B” TALDEKO 1. SAILKATUA / “A” TALDEKO 2. SAILKATUA