LIGA ERREGULARRA:

Gizonezkoen eta emakumezkoen lehen maila urriaren 23an eta 24an hasiko da, eta maiatzaren 14an eta 15ean bukatuko da.

 

Aurten, kategoriak hiru fase izango ditu.

 

LEHEN FASEA

 

8 taldeko bi multzo osatuko dute. Talde bakoitzak joan etorriko sistema bat jokatuko du, denak denen aurka.

 

BIGARREN FASEA

 

Mulzo bakoitzeko lehen fasean sailkatutako lehen lau taldeek, A1 jokatuko dute eta 5º-tik 8º-ra bitarteko postuetan sailkatutakoek A2 jokatuko dute.

 

A2 multzoko azken bost taldeak kategoriaz jaitsiko dira. (Kasu bereziak lehiaketa-oinarrietan ikasgai)

 

Gizonezko ligan, lehenengoa EBA ligan zuzenean sartuko da eta emakumezko ligan lehenengoa 2. emakumezkoen liga fasera sailkatuko da.

 

SAILKAPEN FASEA

A1 mailako 2. postutik 5.era. jokatuko dute (kasu bereziak lehiaketa-oinarrietan iksgai).

 

Gizonezko sailkapen multzoko lehenengoak EBA ligara sartuko da eta emakumezkoen sailkapen multzoko lehenengoak 2. Emakumezkoen liga fasera sailkatuko da.

 

KOPA:

 

Aurten beste lehiaketa berri bat antolatuko da kategoria honetan.

 

Hurrengo formatuarekin: final-zortzirenak, laurdenak, finalerdiak eta finala. Partida guztiak (finala izan ezik) zozketa bidez antolatuko dira. Lehiaketa hau partida bakar baten bidez jokatuko da.

 

Hona hemen datak:

 

Final-zortzirenak: 2021eko urriaren 09/10

Final-laurdenak: 2021eko urriaren 16/17

Finalerdiak: 2022ko urtarrilaren 2an

Finala: 2022ko urtarrilaren 08/09

 

Emakumezkoen eta gizonezkoen kopako finalak egun eta leku berdinean jokatuko dira.