Emakumezkoen bigarren maila urriaren 3an eta 4an hasiko da eta maiatzaren 21ean eta 22an bukatuko da. Gizonezkoen bigarren maila urriaren 24an eta 25ean hasiko da eta maiatzaren 21eko eta 22ko asteburuan bukatuko da.

Aurten, kategoriak hiru fase izango ditu.

 

LEHEN FASEA

10 taldeko bi multzok (emakumezkoak) eta 8 taldeko bi multzok (gizonezkoak) osatuko dute. Talde bakoitzak joan etorriko sistema bat jokatuko du, denak denen aurka.

EMAKUMEZKOAK

Multzo bakoitzeko lehen fase honetan sailkatutako lehen bost taldeek, A1 jokatuko dute bigarren fasean, eta 6°-tik 10°-ra bitarteko postuetan sailkatutakoek A2 jokatuko dute.

GIZONEZKOAK

Multzo bakoitzeko lehen fase honetan sailkatutako lehen lau taldeek, A1 jokatuko dute bigarren fasean, eta 5°-tik 8°-ra bitarteko postuetan sailkatutakoek A2 jokatuko dute.

 

BIGARREN FASEA

Fase honetan joan etorriko sistema liga izango da. Fase honetan, talde bakoitzak aurreko fasean talde berean mantentzen diren taldeen aurka lortutako emaitzekin hasiko da.

EMAKUMEZKOAK

A2 multzoko azken zazpi taldeak kategoriaz jaitsiko dira. (Kasu bereziak lehiaketa-oinarrietan ikusgai).

GIZONEZKOAK

A2 multzoko azken sei taldeak kategoriaz jaitsiko dira. (Kasu bereziak lehiaketa-oinarrietan ikusgai).

 

SAILKAPEN FASEA

Fase hau A1 mailako 2. postutik 5.era sailkatutako taldeek jokatuko dute, kopa sistemarekin.

A1 mailako lehen sailkatuak eta sailkapen faseko lehen sailkatuak lehen mailara igotzea lortuko dute.