EBA ligako Euskal Kopa hasi da eta honekin 21/22 denboraldiari hasiera emango diogu. Lehenengo jardunaldian derbi Bizkaitarra izan dugu, igo berri den taldea, Leioa, Santurtziren aurka lehiatu da, pasa den denboraldiko Euskal Kopako irabazlea. Bestalde, Gipuzkoarren arteko derbian, Mondragon eta Ulacia Zarautz aritu dira.

Leioa SBT-C. B. Santurtzi SK

Parekatutako norgehiagoka Kandelazubietan. Leioaztarren hasiera ona izan zen eta 24-17 amaitu zuten lehenengo laurdena.

Bigarren laurdena Iñigo Nuñez-ek zuzendutako taldearen erreakzio azkarrari esker 2 puntura hurbildu ziren, 38-36 amaituta.

Santurtziko taldeak egoki hasi zuen hirugarren laurdena, eta 5 puntuko aldea lortu eta mantendu zuten ia laurden guztian zehar.

Azkenengo laurdena aurreko laurdenaren ildoan hasi zen. Santurtzik aldea handitu zuen laurdenaren erdialdera arte, taldea 9 puntu aurretik jarriz. Leioak ez zuen amore emango, 3 minutu faltan, bizpahiru hiruko eta bi kontraerasok markagailuan hurbil jartzera eraman zioten. Azkenean Santurtzik irabazi zuen partida, 67-72.

 

Mondragon unibertsitatea-Ulacia Zarautz

Denboraldi-aurreko ohiko partidua, hasi berri diren bi taldeen hasiera kaskarraren ondorioz lehenengo laurdeneko erdialdera arte berdinduta joan zen partida, baina Mondragonen 14-1 eko partzialak bidea zabaldu zien.

Bigarren laurdenean ondo jolastutako minutuak ikusi dira ziren taldeen partetik eta honek puntuak eskuratzeko erraztasuna ere ekarri zuen. Zarautzeko taldeak Mondragonen 10 puntuko aldea ez handitzea lortu zuten.

Mondragonek defentsa gogorrarekin eta erasoan aukerak aprobetxatuz markagailuan aldentzea lortu zuen, 23 puntuko aldea lortuz.

Azkenengo laurdena berdinduta egon zen baina ez zien Zarauztarrei markagailuan hurbiltzen utzi eta etxeko taldeak eraman zuen norgehiagoka 81-58.