Larunbat honetan, irailak 12, 12:30etan, ACBko bi Euskal talde hauek 21/22 denboraldiko lehen norgehiagoka dute.

Pasaden asteazkenean, irailak 8, 2021eko ACB Euskal Koparen aurkezpena izan zen Santurtziko Arrantzaleen elkartean. Mikel Trueban jolastuko duten bi taldeak Aintzane Urquijok, Santurtziko alkateak, Arturo Aguadok Saskibaloiko Euskal Federazioko lehendakariordeak, eta Raquel Gonzalezek, Santurtzi C. B. ko presidenteak lagunduta egon ziren.

 

Aintzane Urquijok emozioz gogoratu zuen 87. urtean bi talde hauek jolastu zuten partida. ESF eta C. B Santurtziri eskertu nahi zien saskibaloi ekitaldi hau herrira ekarri izana.

 

Arturo Aguadok, Euskal Kopako ospakizuna bi hitzetan azaltzen zuen: ilusio eta esker ona. Ilusioa, denboraldi berri bati hasiera emateagatik, ilusioa berriro saskibaloiarekin bat egiteagaitik eta umeak entrenatzen eta jolasten hasteagaitik, harmailetan jendea egoteagaitik… Beti segurtasun neurriak errespetatuz. Bereziki udaletxeari, klubari, presidenteari eta taldeari eskerrak eman nahi zien ekitaldia aurrera ateratzeko ezinbestekoak izan direlako.

 

Raquel Gonzalezek aipatzen zuen bezala bai ACB Euskal Kopa zein EBA Euskal Kopako finalaurreak eta finala bertan jolastea ohore bat da. ESF ari eskerrak ematen zion Santurtzi kluba hautatu izanari bi ekitaldiak ospatzeko, baita udaletxeari emandako laguntzengaitik.

 

Azkenik taldeen balorazioa egin zuten klub bakoitzeko ordezkariek.

Isabel, Bilbao Basketeko presidentea: “frogatzeko balio izan digu, sistemak frogatzeko, jokalariak frogatzeko eta bereziki taldean berriak diren jokalariak ezagutzeko eta taldea egiteko”.

Luis, 5+11 Fundazioko zuzendaria: “aurredenboraldia irabazitako eta galdutako partidekin, lesioak… denboraldiaurre guztiak bezala. Berritu eta indartu egin gara. Talde erakargarria da”.