Euskal Koparen ostean taldearen, txapelketaren eta denboraldiaren balorazioa egiten digu.
Zelako taldea sortu duzue aurtengo 21/22 denboraldirako?
“Euskal Kopan ez dugu talde osoa izan, oraindik 4 jokalari falta zaizkigu. Talde gaztea eta oso lehiakorra.”
Zelan ikusi dituzu aurtengo Euskal Kopako partiduak?
“Lehen partida hobeto jokatu genuen, fisikoki hobeto geunden. Azkoitia Azpeitiaren aurka jokatutako bigarren zatian eta Ibaizabalek aurka jokatutako lehen zatian egindako lanarekin gelditzen gara. Orokorrean taldeak lan ona egin du, ohikoa denez denboraldi-aurrean gertatu ahal diren akatsak izan ditugu, baina talde lehiakorra dugula erakutsi dugu. Markagailuan galtzen egon arren berriro partidan sartzea lortu dugu, niretzat, hiru urtetan jokatutako Euskal Koparik onena izan da”.
Nola ikusten duzue 21/22 denboraldia? Helburu zehatzik duzue?
“Jokalari oso lehiakorrak ditugu eta maila altuenean lehiatu nahi dugu, liga berri bat sartu denez, behintzat honetara hurbiltzea da gure helburua. Ez da erraza, ez dugulako nahi beste diru, beraz, lehenengo maila zaintzeaz arduratuko gara. Liga amaitzear egongo denean, gehiago lortu ahal badugu hobe, eta horretan lan egingo dugula ziur gaude. Maila zaintzea oso garrantzitsua da proiektua Aurrera jarraitzeko, baina gure nahia hau baino handiagoa da!”