Zelan hasi duzue aurtengo aurre-denboraldia? Zelako taldea egin duzue?

“Oso goiz da guretzat, bi aste besterik ez zaizkigu falta hasteko, baina arazo asko izan ditugu taldea batzeko bisak direla eta. Aste honetan hasi gara guztiak batera entrenatzen baina oraindik lan handia egiteko daukagu.

Oso azkar gabiltza gauzak ulertzen eta barneratzen eta taldea lan ona egiten ari da. Betiko filosofia jarraitu dugu, bizkaitarrek taldean lekua izatea saiatzen gara. Aurten 5 jokalari bizkaitar dauzkagu, eta liga zail honetan garrantzitsua izango dela pentsatzen dut. Gainera, gure jokoan lagundu ahal duten jokalarien perfilak bilatzen saiatu gara”.

 

Nola ikusi dituzu Euskal Kopako partiduak?

“Orokorrean pozik gaude. Juaristiren aurkako partiduan, hirugarren laurdeneko azken minutuetan jasotako presioari ezin izan genion aurre egin, momentu horietan lasaiago eta ziurrago jolastu behar dugu, eta ez genuen egin. 28 minutuko la nona egin genuen, baina azken laurdenaren hasieran lortutako 14-15 puntuko aldea mantendu eta partidua irabaztea lortu zuten.

Acunsa Gipuzkoa Basketen aurkako partidua harrigarria izan zen, bi partiduren ostean oso nekatuta geunden, ahalegin handia izan zen lehen partiduan egindakoa. Beraz, partidurik jokatu gabe zetorren talde baten aurka gure taldea egunero hobetzen duela erakutsi du. Egoera hauengatik haziko gara”.

 

Nola dator 21/22 denboraldia? Zein da helburua?

“Liga nahiko aldakorra da, asko aldatzen dira taldeak urtero. Guk ere 6 jokalari berri ditugu aurten. Zaila da ebaluatzea, baina bi talde izan ezik beste guztiak nahiko parekatuta gaude. Ni oso handinahia naiz, beti ahalik eta helburu gorenenak planteatzen ditut, eta beti bezala garaipen batekin hastea dugu helburu. Hemendik aurrera ikusiko dugu ligak noraino eramango gaituen, baina gauza politak egitea espero dugu”.

 

Zorte on denboraldi honetan, eskerrik asko jokatutako Euskal Kopa ikusgarriagatik eta zure hitzengatik.