Iñaki Jimenezekin hitz egiten dugu, aurten urrezko LEB mailara igotako Juaristi taldearen entrenatzailea.
Zelako taldea egin duzue denboraldi honetarako?
Pasa den urtean edukitako antzeko taldea dugu, baina heldu eta jarraian Kevin Buckinghamen lesioarekin aurkitu gara eta bere ordez etorritako jokalaria 3 egun besterik ez daroa gurekin. Pasa den urtean egondako jokalariak izatea asko lagundu digu. Gainerako jokalariak, entrenatzailea barne, oraindik ez dute urrezko LEB mailan jolastu ahal dutela erakutsi. Apurka-apurka aukera hau aprobetxatu behar dugu maila honetan egon ahal garen jakiteko.
Nola ikusi dituzu Euskal Kopako partiduak?
Hiru entrenamendu izan balira bezala hartu ditugu, entrenamenduetan 5x5en aurka egiteko arazoak baititugu. Partidu bakoitza oso baliagarria da guretzat, egiten ditugun akatsak eta taldeari falta zaiona ikusteko. Acunsa GBCren aurkako partidua oso garrantzitsua izan zen, ligan aurkituko duguna ikusteko, gure mailako talde baten kontra jokatuko dugun partidu bakarra izango delako liga hasi aurretik.
Nola ikusten duzue aurtengo denboraldia urrezko LEB mailan?
Talde oso onak daudela badakigu. Gure inguruan ohikoa ez den maila baten jolasteko aukera dugu, baina merezita daukagu pasa den denboraldian egindako lan bikainagatik. Helburua astero gauza berriak ikastea da, jokalariak eta taldea hobetzea eta hori izango da gero txapelketan erakutsiko duguna.