Lolo Encinasekin hitz egiten dugu, urrezko LEB mailako Acunsa Gipuzkoa Basketen entrenatzailea.

Zelako taldea egin duzue?

Xavi Berazaren lesioak ez dakigu zenbat iraungo duen, eta oso justu gabiltza. Berarekin jada justu genbilen, 10 jokalari besterik ez ginelako. Fisikoa falta zaigun taldea gara, azkar jokatu nahi dugu eta kanpoko jokalarien saskiratzeak ditugu eta hau izango da gure gakoa. Erasoan jokalari onak ditugu, talentua dugu, baina defentsan gogorragoak izan behar gara eta bereziki errebotea landu behar dugu. Ez gara talde handia eta beraz jokalari guztien erreboteko lana beharrezkoa da. Lanean jarraitu behar dugu eta taldeak egiten duguna sinetsi behar du.

 

Nola ikusi dituzu Euskal Kopako partiduak?

Aurre-denboraldia da. Ba dira oso ondo jokatzen ditugun minutuak eta kontran, oso txarto gauden beste minutu batzuk, antsietate handiarekin. Jokalari askok ez dute ez liga ez honetako maila ezagutzen. Apurka-apurka ikasten goaz. Juaristiren aurkako partida hobeto jokatu dugu baina tarteka jokatu dugu ere. Taldeak aurrepausuak ematen ari da, ia liga hasi baino lehen geratzen zaizkigun gauzak hobetzen ditugun.

 

Helbururik duzue denboraldi honetarako?

Gustatuko litzakidana da, taldea gai izatea jendea pabilioira erakartzeko. Jokalari berritzaile eta langile asko ditugu Gipuzkoa eta Donostiako jendea erakartzeko. Egunero ahal den neurrira arte lehiatuko dugu. Badakigu gu baino talde hobeak daudela, baina egunero lehiatzea da gure helburua.

Zorte on eta eskerrik asko zuen iritsia emateagatik.