Bilbao Basket Fundazioa 84 -68 Take Burruntzi
Junior mailako Euskal Ligen bigarren jardunaldia. Asteburu honetan, La Casillako pabilioian, 7 hilabetez txertoa jartzeko lekua izan dena, 21/22ko lehen partidua jokatu da, Bilbao Basket Fundazioa Take Burruntziren aurka.
Partiduaren hasiera berdindua izan zen, lehenengo 5 minutuetan bi taldeen partetik saskiratzeak sartuz eta jasoz, erasoko intentsitate onarekin. Laurdenaren erdialdean, Tolosakoek defentsako lan handiarekin markagailuan aurretik jartzea lortu zuten eta Bilbokoek saskiratzeak lortu ezinik 13-20 amaitu zen laurdena.
Bilbao Basketek berehalako erreakzioa izan zuen eta berriro partiduan sartzea lortu zuten, 2 minututan markagailua berdinduta. Takek jaurtiketa libreko marratik saskiratzeak lortu arren Bilbao Basketek ez zuen defentsako intentsitatea jaitsi eta atsedenaldira 40-35 eko aldearekin joan ziren.
Aldageletatik bueltan, Takek partidua lehiatzeko gogoekin atera zen. Tolosako taldearen Amets eta Beñatek egindako lanak markagailuan puntu batera hurbiltzea egin zuen, laurdena amaitzeko 3 minutura.
Laurdena amaitu baino lehen Bilbao Basketek 13 puntuko aldea lortu zuen eta azken laurdenean zehar mantentzea lortu zuen. Tolosakoek nekea eta errotazio falta nabaritu zuten, eta ezinezkoa egin zitzaien defentsako zein erasoko erritmoa mantentzea. Takek laurdeneko momentu batzuetan 10 puntuko aldea jaitsi arren Bilbao Basketek azkenengo minutuetan estutu eta ezberdintasuna handitzea lortu zen, 84-68 amaituta.
GIZONEZKOAK
5+11 fundazioak lehen postua mantentzen du Mondragon Unibertsitatearen aurka irabazi ondoren. Markagailuan ezberdintasun handia egonda ere Mondragonekoek azken laurdena irabaztea lortu zuten.
Easo Mendaur Alter consulting ISBren aurka irabazi zuen markagailua altuko partidu batean, 109-79. Easoko taldekide guztien saskiratzeak nabarmendu behar dugu.
Santurtzi SK eta Askatuak taldeen arteko partidan, Donostiako taldeari ezinezkoa egin zitzaion etxeko taldeak lortutako aldea berdintzea, azken bi laurdenetan Santurtziren erasoko erritmoa gelditu arren.
Toju 5+11 fundazioak ez du porrota ezagutzen ere, Eletro Alavesa Arambarriren aurkako partidua irazi baitzuen.
Azken laurdeneko 26-15eko partzialak egin zuen Axa Amurriok Jotakeren aurka bere lehen partida irabaztea.
EMAKUMEZKOAK
Loiola Indautxu 04 Bera Beraren aurka eroso irabazita lehen postua lortu zuten.
FSGroupe da bigarren postuan dagoen taldea, partiduaren hasieratik garaipen erosoa lortuz, non etxeko taldeak, Local Fundibibide ISB-k, ezin izan zuen aurkariaren defentsako lanei aurre egin.
Hirugarren eta porrota ezagutzan ez duen azkenengo taldea Electro Alavesa Araski da, bigarren eta azkenengo laurdenean egindako defentsako lanei esker alde nahikoa lortu zuten partida irabazteko.
Azkenik, Tabirako Baquek eta Easo Ibaeta Lorea Gourmetek jardunaldiko partidu berdinduena jokatu zuten, Durangokoek lehen laurdenean 23-9ko partziala lortu arren. Azkenean 59-51 eraman zuen etxeko taldeak, garaipena Durangon geratuz.
Gaur jokatutako atzeratutako partiduan, Lointek Gernika Ibaizabalek Aleal S.A. Araberriren kontra irabazi du partiduaren hasieratik aurkariari aukera gutxi itziz.