LEHENENGO MAILA: Lehenengo jardunaldia

BERA BERA BULTZ 31 – 63 AFILIADOS GASTEIZ ARABA

Afiliados Gazteiz Araba-k markatu zuen partiduak izango zuen joera. Taldea menderatzailea izan zen joko azkarreko larunbateko partidan.

Sarrerekin eta baloia irekitzen atera zituzten abantaila handiak.

Bera Berakoak gogor defendatzen saiatu baziren ere ezin izan zuten kanpotarren atakea gelditu.

Kanpotarren momentuko dominioa zirudiena partida osoan zehar mantendu zen eta hauek lortu zuten garaipena. 31 – 63 bukatu zuten.

 

EMAKUMEZKOAK:

A TALDEA

Azkoitian, Leioa SBT taldekoak lehenengo denboran puntu bat gora bukatu zuen. Bigarren denboratik aurrera ordea, Txintxu Gozotegia ISB-ko neskak aurrea hartu zuten eta partiduaren tendentzia markatu zuten, 84-64 bukatu arte.

ABN eta La salle Zurekin Bus-ekoen arteko partidan kanpotarrek partidua dominatu zuten. Partida 48-69 bukatu zuten.

Bilbon ordea partido lehiatua izan zen Universidad Deusto Loiola Indautxu eta Navarro Villoslada Basket Navarra-ren artekoa. Kanpokoak ez zituzten besoak jeitsi eta markadorean hurbiltzen saiatu ziren bukaera arte baino ez zuten garaipena lortu.

CB Valle de Euges eta Campus Promete atsedenaldia parekatuta iritsi ziren 37-37. Hirugarren denboran kanpokoak 4 puntu aurreratu ziren, eta azken zatian 54-74 ko distantzia atera zuten.

B TALDEA

Lointek Gernika nagusi izan zen IZ4 Hondarribi-ren aurka. Hasieratik aurrea hartu eta horrela mantendu ziren partidu osoan zehar. 67-47 bukatu zuten.

Mutilva, Aranguren Multibasket eta Easo Lorea Gourmet-ek distantzia txikia mantendu zuten markadorean atsedenaldirarte. Hirugarren alditik aurrera kanpotarrek distantzia handitu zuten garaipena lortuz.

 

GIZONEZKOAK:

A TALDEA

Tecnun Askatuak eta Cabarri Galvanizados-Unamuno-ren arteko partidua gogor hasi zuten kanpotarrek. Markagailuan gora bukatu zuten atsedenaldian baino etxekoak jada hurbiltzen hasiak ziren. Hurrengo bi denboretan aurrea artu eta partiduaren garaipena lortu zuten. 63-52.

C.D. San Cernin-ek etxean galdu zuen Redline Mekanika Take gailen baten aurrean. Tolosarrek 89 punturekin lortu zuten garaipena.

Durangon, Tabirako Baque eta Ugartzi taldekoak markadorean hurbil mantendu ziren partiduan zehar. Baino ez zen nahiko izan Ugartzik markadoreari buelta emateko eta 66-56 bukatu zuten.

B TALDEA

Partida lehiatua Ordizia K.E eta Fundación Bilbao Basket-en artekoa. Bi taldeek borrokatu bazuten ere kanpotarrek eraman zuten garaipena. 54-59.

Distribuciones Rioja Cenicero eta Goierrik distantzia gutxiko markadorea mantendu zuten hirugarren denbora arte. Ala ere, Goierritarrak aurretik jun ziren eta azken partean distantzia handitu zuten. 65-80.

Mondragon Unibertsitatekoak 96 punturekin nagusitu ziren Atletico San Sebastian taldearen 72 punturen aurrean.

Azkenik, Bilbon Universidad Deusto Loiolak partida menderatu zuen Megacalzado Ardoi-ren aurka. Markadoreak 82-64 markatzen zuen bukaeran.