Fundación 5+11 – Araberri

Arabako bi taldek, igandean, elkarren aurka jokatu zuten gizonezkoen Junior Mailako jardunaldiko partida. Bakhen, Baskoniaren kirol hirian, Fundacion 5+11 Baskonia eta Electro Alavesa Araberri taldeek jokatu zuten igande goizean.

Partida horretan, lehen laurdenetik, nagusitasun fisikoa nabaria zen, batez ere etxeko taldearen aldetik. Araberri, lehen laurdenean lehiatzen saiatu ziren arren aurkariarengandik 12 puntura bukatu zuten lehen laurdena. Hortik aurrera, Baskoniaren nagusitasunak markagailuko aldea areagotuko zuen eta ez zion Araberriri erraz jokatzen utzi. Alde handiak lortu zituzten hiru partzialek 125-48ko azken markagailua jarri zuten.

 

GIZONEZKOETAN

Garaipen erraza lortu zuen Bilbao Basket Fundazioak, markagailuan puntu alde handia lortuta.

Cafes Aitona nagusitu zen Axa Amurrioko pistan, nahiko partida estu eta lehiatuan. Lehen laurdenean errenta txiki batek emango zien garaipena.

Take Buruntziren garaipena Jotakeren aurka, lortutako errenta handitzen joan zen hurrengo hiru laurdenetan zehar.

Santurtzik garaipena lortu zuen Easori 73-78 egindako bisitan. Ezkerraldekoen lehen zati ona, zenbait puntuko aldea eskuratzea lortu zuten eta partiduaren bigarren zatian mantentzea lortu zuten.

Mondragon Unibertsitatearen garaipena Alter Consulting ISBren aurka. Lehen zatia Azpeitikoen alde, atsedenaldira 9 puntuko aldearekin joan ziren. Bigarren zatian, etxekoen erreakzioa ikusi zen. Hirugarren laurdenean 33-18 ko partziala lortu, markagailuari buelta eman eta garaipena eman zien Arrasateko taldeari.

 

EMAKUMEZKOETAN

Lehen laurdenean bakarrik eutsi ahal izan zion partiduari Bera Berak, Gasteizera egindako bisitan. Hirugarren laurdenean lortutako 28-8ko partzialak abantaila nahikoa eman zion Electro Alavesa Araskiri azken laurdena lasaiago jokatzeko. June Guenetxearen partida bikaina 29 punturekin. Azkenik, 85-52. Emakume arabarrek galdu gabe jarraitzen dute sailkapenean.

Antzeko zerbait gertatu zen Fundibibide ISB eta Easo Ibaeta Basketen arteko partiduan. Etxekoen azken laurdena ona izan arren, Easok etxeko lanak aurretik eginda utzi zituen lehenengo hiru laurdenetan. Azken laurdenaren hasieran Easok lortutako 27 puntuko aldea nahikoa izan zen partida amaiera lasaiago jokatzeko.

Jardunaldiko partidarik lehiatuena partidurik galdu gabeko Lointek Gernika Ibaizabalek eta FSGroupek, 3/2ko balantzea duena, jokatu zuten. Atsedenaldian berdinduta heldu ziren markagailuan eta hirugarren laurden oso parekatua izan zen. Azken 10 minutuak edukiko zuten partida erabakitzeko. Azkenik, 17-13ko partzialak Lointekek Gernikakoei garaipena eman zien.

Ordizia KEren garaipen nahiko erraza izan zen GDKO Ibaizabal Lointek Gernikaren aurka. Partzial bikaina egin zuten hirugarren laurdenean partida erabakitzeko. Azkenik 79-34 Ordiziarentzat.

Mailako azken partida Aleal Araberri eta Loiola Indautxuren artekoa izan zen. Kanpokoen lehen zati on batek, bai eraso bai defentsan, eta lortutako bi partzialek partida erabakita utzi zuten. Atsedenaldian 10-44 Bilboko taldearentzat, amaieran ere garaipena eraman zuena.