LF1

Araski 57 – Movistar Estudiantes 93

Araskik aurkari indartsu batekin egin zuen topo. Partidu osoan zehar nagusi izan zen. Movistar Estudianteseko neskek lehen zatian markagailua 8 eta 25eko puntuazioarekin amaitu zuten.

Araskik hirugarren zatiari eutsi ahal izan zion arren Movistar Estudiantesek partidaren joera markatu zuen eta bukaerara arte abantailarekin mantendu zen.

Spar Girona 62 – Lointek Gernika Bizkaia  63

Laugarren garaipena jarraian Lointek Gernika Bizkaiak. Partida osoan zehar markagailu parekatua ikusi genuen. Lehen zatian 16na bukatu zuten. Lointek Gernika 6 gora jarri zen une batez baina atsedenaldirako aurkariak 32-25 hurbildu ziren.

Bigarren zati oso borrokatuak berdinduta utzi zuen markagailua laugarren denboran eta 5 minutuko luzapena izan zuten. Lointek Gernika Bizkaia puntu 1 gora aurreratu zen markagailuan, bi jaurtiketa libreren ondoren, partidu amailerako bozina entzuteko 11 segundu gelditzen zirela.

Campus Promete 65 – Ibaeta Basket 81

Ibaeta Basketen garaipena Logroñon. Etxeko taldeak gidatu zuen partidaren hasiera 38-36 aurretik iritsiz atsedenaldira. Lehen zatian zehar Donostiako taldeak distantzia motza mantentzea lortu zuten.

Atsedenaldiaren ondoren oso intentso irten zen Ibaeta Basket eta hirugarren zatirako 5 puntu gora jarri zen markadoreari buelta emanez. Joera hori mantendu egin zen eta Campus Prometeren aurkako garaipena lortu zuten.

 

LF2

Barakaldo EST 58 – B Femenino león 64

Barakaldo ESTren porrota B. F. Leonen aurka. Talde bisitaria nagusi izan zen lehenengo partzialean eta aldi honek markagailuari buelta ematea zaildu zien Barakaldoko neskei. Borroka egin zuten arren, ezin izan zuten garaipena lortu.

 

LIGA CHALLENGE

Celta Baloncesto 77 – Iraurgi SB 45

Celta Saskibaloiaren garaipena Iraurgi SBren aurka. Etxeko taldeak partidaren norabidea markatu zuen eta Iraurgi SBko neskei ez zien partida iraultzeko erraztasunik eman. Markagailua 77-45ean utzi zuten.
*Argazkia: Ibaeta Basket