GIZONEZKOEN KADETE MAILA


Gizonezkoen kadete mailako selekzioan baikortasuna nabaritzen da. Zarautzen lau egunez lan handia egin ondoren, beti bezala oso ondo zaindu gaituzten lekuan, hobekuntza zehatzak hautematen dira, eta proposatutako adierazle guztietatik hobekuntza nabaria da.

Esperientzia hau talde teknikoa elkar ezagutzeko balio izan du, ordura arte ez dutelako elkarrekin lan egin. Elkarri laguntzea lortu dute egoera ezberdinen aurrean beraien ideiak emanez partiduak zein erabakiak hartzeko lagungarri izan dira bata bestearentzako. Xabi pozik dago gainerakoek eskatzen dioten inplikazio mailarekin, baita taldearen zuzendaritzan duten laguntzarekin ere.

Jokalariek ere aurrerapausoa eman dute eta partidu bakoitzean erakutsi dute. Talde bezala finkatzen doaz eta partida bakoitzean sortzen ziren zailtasunak gainditzen joan dira, batez ere Iñigoren lesioaren ondoren. Zorionez Iñigok ez du denboraldia galduko, ez dauka hain lesio larririk, espero dugu egun batzuk besterik ez izatea. Animo!

Asturiasen aurka zizan da lehenengo lagunartekoa, Espainiako txapelketaren prestakuntzan maila gorenean dagoela erakutsi duen talde trinkoa. Gainerako taldeek baino lan-saio gehiago egiten dituzte, lagunarteko asko atzean, eta, lan hori aurreratuta, aurkari ezin hobeak izan dira gure taldekoei ahalik eta errendimendu handiena eskatzeko elkarrekin jokatutako lehen partidan.

Galizia ez da fin ibili, baina bere indar fisikoak asko eskatu dio Euskadiri astearteko bigarren partidan. Azken momentuetan erabaki den neurketa oso berdindua izan da, eta jokalari askok aprobetxatu dute gure jokoa gidatu behar dutenek rol garrantzitsua aldarrikatzeko.

Nafarroaren aurkako azken markagailua bakarrik ikusi dutenek partidu erreza izan dela pentsatuko dute, baina ez da horrela izan. Zonako defentsen aurkako mugimenduak landu ahal izan ditu Euskadik, eta aurten garatu nahi duen joko azkarrean egindako akatsak gutxitzen jarraitzeko balio izan du.

Jokoaren oinarriak finkatu dira eta jokalari guztiek distira bere momentuak izan dituzte, duten talentua taldearentzat onena eskainiz; aurten kadeteekin gozatuko dugu!

 

GIZONEZKOEN HAUR MAILA


Gaztela eta Leon 70 – Euskadi 48

Gaztela eta Leongo mutilek partida handia jokatu dute, eta, azkenean, euren nagusitasun fisikoa nagusitu da.
Euskadiko jokalari guztiek inplikazio handiarekin lan egin dute 3 laurden baino gehiagotan, non defentsa handiko eta erasoan asmatutako uneak ikusi ahal izan diren, 8 puntuko errentak lortuz. Azkenik, Gaztela eta Leon konstanteagoa izaten amaitu du eta azken laurdena oso egokia izan da hiruko marratik.

 

Euskadi 70 – Asturias 54

Euskadik lehen minutu onak egin ondoren, indarrak orekatzen joan dira asturiasekoen defentsako hobekuntzarekin. Defentsan egindako ahaleginari eta erasoan asmatzeari esker, Euskadik aldea lortu du markagailuan, eta distantzia hori partidaren amaierara arte mantentzen jakin dugu.

 

Euskadi 90 – Nafarroa 57

Euskadik lehen laurdena ondo hasi ondoren, taldeak abantailak mantendu eta pixkanaka handitu ditu; jokalari guztiek lagundu dute azken emaitzan, kontzentrazioan zehar bizitako sentsazio onak berretsiz.