EMAKUMEZKOEN KADETE MAILA
EUSKADI – ASTURIAS
Gutxitik gehiagora joan zen partida. Euskadiren aldetik, hasiera bikaina 0-10eko partzialarekin. Lapurtutako baloi eta saskiratze asko gure neskentzat. Abantaila hamabost punturaino handitu zen, baina asturiasekoen momentu bateko erreakzioak aldea murriztu zuen. Bigarren denbora askoz berdinduagoa izan zen. Asturiasekoak hurbiltzen ziren baina gureak ezberdintasunari eustea lortu zuten. Azkenean, garaipena zortzi puntugatik.
EUSKADI – GAZTELA ETA LEON
Oso partida lehiatua jokatu zuten gure neskek talde oso altu eta handi baten aurka. Partida oso parekatua lehen 30 minutuetan, abantaila txikiekin bi taldentzako. Azken hamar minutuetan Gaztela eta Leoneko neskak hamar puntuko aldea lortu zuten eta gure neskek, ondo borrokatu zuten arren, kanpoko jaurtiketetan asmatu ez izanak txapelketako lehen porrota ekarri zuen.
EUSKADI – GALIZIA
Azken minutuetan lortutakoa galtzeko zorian egon ziren arren, partida bikaina gure neskentzako. Defentsako partida bikaina izan zen galiziarrei jokatzen utzi ez ziena, hamar puntuko aldea mantendu zuten ia partidu osoan zehar eta kontrolpean izan zuten momentu oro. Baina azken lau minutuetan, akats bat bestearen ostean eginda galiziarrek aldea puntu bakarrera murriztea lortu zuten, baina partidako azken saskiratzeari esker azken garaipena lortu ahal izan zen. Beraz, jokatutako 36 minutu oso onak eta azkenengo 4 minutuak akats ugarirekin.
EMAKUMEZKOEN HAUR MAILA
EUSKADI – ASTURIAS
Asturiasen aurkako lehen prestaketa partida, non jokalariek defentsan gogor ekin zioten, Asturiasen erasoari arazoak jarriz. Erasoan saskiraketak egin zituzten, lehen laurdenean abantaila ematen zigutenak. Partidua zehaztasunik gabe jarraitu zuen bi selekzioen aldetik, eta atsedenaldira 26 eta 29 iritsi ziren Euskadirentzat.
Bigarren zatian, Asturiasek markagailuari buelta eman eta bi puntu goitik jarri zen arren, partida amaitzen jakin genuen defentsa on bati eta 3 puntuko zenbait jaurtiketari esker. 12 jokalarietatik 11k lortu dute partidan saskiratzea.
EUSKADI – GAZTELA ETA LEON
Eguneko bigarren partida zen, eta indar falta somatu ahal izan zuten arren, intentsitate handiz hasi ziren defentsan, paseko lehen lerroetan baloiak lapurtuz eta zenbait errekuperazio eginez. Hori izan da atsedenaldia baino lehen abantailak lortzeko gakoa, 32-29 ko emaitzarekin amaitu baitzen Euskadiren alde. Atsedenaldiaren ostean, aldea handitu egin zen eta 10 puntuko aldea gainditu zen. Azken laurdenean izandako beherakada txiki batek Gaztela eta Leongo neskak hurbiltzea egin zuen, baina Euskadik egoera gainditzea lortu zuen eta azken minutuetara partida arriskuan jartzen ez zuen puntu aldearekin iritsi zen. 12 jokalarien lan bikaina, denek egin zuten ekarpena garaipen hau lortzeko.
EUSKADI -GALIZIA
Beste partida hasiera on batek, defentsan zein erasoan, lehen laurdenaren amaierara markagailuan abantailarekin iristea eragin zuen. Bigarren laurdenean, Galiziak bere jokoa hobetu zuen, eta partidari buelta ematea lortu zuen, atsedenaldira 9 puntugatik irabazten joateko (26-35).
Hirugarren laurdenean ahalegin handia egin zuen Euskadik eta puntu bateko aldea lortu zuten, baina pilatutako nekeak eta Galiziaren lan onak aurretik jartzea eragin zuen, 10 puntu inguruko abantailekin. Markagailuan aurretik jartzeko ahaleginak egin arren, ez genuen ez sortea ez indarrik izan.