Askartza Claret 71- Atlético San Sebastián 51

Larunbat arratsaldean Askartzak, taularen goiko aldeko taldeak, Atletico San Sebastian hartu zuen emakumezkoen bigarren mailan. A priori partida erraza izango zen bertakoentzat, baina Aritz Duro Askartzako entrenatzaileak partida hasi aurretik esan zigunez, 40 minutu aurretik, ez dago ezer eginda eta jokatu egin behar da.

Hasiera gogorra izan zuten bi taldeek. Partida hasi eta 4 minutura, 5 hiruko sartu zituzten, bi bisitariek eta hiru etxekoek, eta Askartzak Atletico San Sebastianek baino pixka bat gehiago asmatu ondoren, partidako lehen 10 minutuak 4 puntuko abantailarekin ixtea lortu zuten (18-14).

Bigarren laurdenean etxekoek oso ondo jarraituko zuten kanpoko jaurtiketan, 20 puntutik 12 hiruko marratik izan ziren, eta kanpokoek baloi batzuk galdu eta gero, aldea 14 puntura handitzea lortuko zuten.

Joko dinamika ez zen gehiegi aldatuko aldageletatik bueltan. Erasoan Askartza sendo batek, baloia ondo mugitzen eta defentsan intentsitate handiarekin, Atletico San Sebastian arazoetan jartzen jarraitu zuen, laurdenean 8 puntu bakarrik sartuz. Horrela, markagailua 53-32 koa izango zan.

Bi taldeek azken laurden bikaina egin zuten, 22-19ko partzialarekin, kanpoko jaurtiketei eta, batez ere, bi taldeen hiruko marrako asmatzeari esker. Azkenean, 75-51koa jarri zuten Askartzaren alde eta garaipena eman zieten.

Azpimarratzekoa da bi taldeen kanpoko jaurtiketen asmatzea: 13 hiruko sartu zituzten etxekoek eta 8 kanpokoek. Hau hirukoen festa!

 

A taldea

Eskolapiosen garaipen erreza Jacobeo Alberiteren aurka. Marcos Neilak zuzentzen duen taldea nagusi izan zen partida osoan zehar saskiraketa asmatze handiarekin.

Marista Logroñoren garaipena Ugeraga Sopelari egindako bisitan. Kanñokoak nagusi izan ziren lehen zatian, atsedenaldira 7 puntuko errenta lortuz. Aldageletatik bueltan, Ugeragak markagailuan aurrea hartzea lortu zuen, hiruko marratik fin ibili baitziren. Azkenik, Maristasek garaipena lortu zuen 52-56ko emaitzarekin.

Unamunok bigarren laurdenean 8 eta 26ko partziala lortuta partida bideratzea lortu zuten eta garaipenak eramatea lortu zuen 55-79.

San Ignacioren, liderraren, eta Mungia SKren arteko partida. San Inaziok partida osoan zehar markagailuan aurretik joan zen, partida amaieran sendo egotea lortu zuen eta garaipena lortu zuen, 70-68.

Getxo SBTk garaipena lortu du Navasketen aurka. Partida oso berdindua izan zen, 40 minututan markagailuan bi taldeek aurretik jartzea lortu baitzuten. Azken laurdenean, Getxok 13-5eko partziala egin zuen laurdenaren erditik aurrera, eta azkenean garaipena eman zien.

 

B taldea

Monjardin Lizeoaren garaipen erreza Bera Berara egindako bisitan. Hasierako 7-28ko partzialarekin, bisitarien saskiratzeen jarraitutasunari gehituta, 43-81ean geratu zen azken emaitza.

Tojuk garaipen garrantzitsua lortu zuen Campus Prometeren aurka. Hirugarren laurdena funtsezkoa izan zen 16-8ko partzialarekin.

Liderrak, Mondragon Unibertsitateak, 9 garaipen lortu ditu, kasu honetak Paulesen aurka. Bigarren laurdeneko 27-20partzialetik aurrera, etxekoek partida haustea lortu zuten eta markagailuan abantaila erosoarekin kokatu ziren partidaren amaierara arte. Azkenean, 77-60.

 

A taldea

Erroibide Irunek liderra zen Askartza garaitu zuen. Jon Ortizen taldearen lehen porrota Irunera egindako bisitan. Etxekoek kanpoko jaurtiketetan fin ibili ziren, 15 hiruko lortu zituzten, 77 puntuetatik 45 puntu.

Berrio-Otxoak puntu bateko aldearekin lortu du garaipena, amaierarako 27 segundoren faltan hiruko bati esker. Azken laurdenaren hasieran 10 puntuko abantaila du Ibaizabalek, eta Berrio Otxoak buelta ematea lortu du garaipena lortzeko.

Barrena Berriren garaipena Easoren aurka. Partida 70 puntura berdinduta zihoan, partida amaitzeko bi minutura. 9-2 batek erabaki zuen partida Barrena Berriren alde.

Getariako Ketaren ezustekoa eta garaipena Zornotzari egindako bisitan. Zornotzak erreakzionatu egin zuen eta 24-16koarekin Getariakoen garaipena arazoetan jarri zuen. Azkenean, 53-58.

 

B taldea

Araberri nagusitu da Mungiaren aurkako partidan, bisitariak hasieratik bukaerara nagusi izan diren topaketa batean. Atsedenaldian 22 puntuko aldearekin eta bigarren zatian ondo jokatuta, gasteiztarrek garaipen erraza lortu zuten.

Sallekok azken laurdenean lortu zuen garaipena, 23-10eko partzialarekin. Mekalki Aloñak ezin izan zuen Salleko bikain baten sendotasunari aurre egin partidako azken 10 minutuetan.

Ulacia Zarautzek La Salleren aurka irabazi zuen, lehen zatian etxekoak nagusi izan ziren partidan. La Salleren bigarren zati on bat ez zen nahikoa izan Zarautzek atsedenaldian lortutako ia 20 puntuko errenta gainditzeko. Azkenik, 73-65 Zarautzekoentzat.