Bizkai Esnea Ibaizabal 44 – Lointek Gernika 64

Larunbat goizean, Bizkaia Esnea Ibaizabalek Lointek Gernika LV liderra hartu zuen etxean. Partida zaila izan zen etxekoentzat.

Bi taldeek asmatu gabe hasi ziren partida. Ibaizabal uztairen hurbileko egoerak bilatzen zituzten eta Gernikak aldiz kanpoko jaurtiketak bilatzen zituzten. Ibaizabalen erasoko errebotea nagusi izan zen laurdeneko azken minutuetan, eta 11-8 aurreratu zen markagailuan.

Bigarren laurdena hasi eta Gernikak intentsitate handiagoa erakutsi zuen defentsan, etxekoen baloien galerak behartuz eta saskiratze errazak lortuz uztai azpian. Ibaizabalek ez zituen besoak jaitsi eta markagailuan berdintasuna mantentzea lortu zuen errebotean egindako lanari esker. Gernikakoek aurkariaren galerak aprobetxatu zituzten markagailuan aurretik jartzeko bigarren laurdena amaitzeko hiru minutu falta zirenean. Azkenean, 26na markagailuan eta 20 minutu aurretik.

Hirugarren laurdenean Gaizka Bareak, Lointek Gernikako entrenatzaileak, planteatutako defentsak, etxekoen jokoa arazoetan jarri zuen. Ibaizabalek ez zuen erraz gainditzen presioa, eta Gernikak egoera horiek aprobetxatu zituen saskiratze errazetan amaitzeko. 2-24ko partziala hirugarren laurdenean.

Partida hautsita, azken laurdena berdinduagoa izan zen berriro. Bi taldeek intentsitate handiarekin jarraitzen zuten defentsan. Ibaizabalek argiago ikusten zuen jokoa, eta Gernikakoen hutsek 16-14ko partziala lortzea eragin zuen. Azkenean Lointek Gernikak garaipena lortu zuen eta sailkapenean lider jarraitzen du.

Lointek Gernikak A1erako sailkapena lortu du eta Ibaizabalek A2a jokatuko du.

 

Emakumezkoetan

Arabaren garaipena Mondragonera egindako bisitan. Kanpokoek lehen zati bikaina egin zuten eta atsedenaldira 20 puntuko aldea baino gehiago lortu zuten. Jardunaldi baten faltan, bigarren fasean A1 jokatzeko sailkatutako 5 taldeetako bat da jada. Ointxek A2 jokatuko du.

La Sallek ere lortu du A1erako salikapena Berar Beraren aurka 67-52 irabazi eta gero. Lehen zatia oso parekatua izan zen, kanpokoek atsedenaldian puntu bateko aldea izan baitzuten. Bigarren zatian, La Salle sendo batek 15 puntuko aldea lortze eta partida irabaztea lortu zuen. Bera Berak A2 mailan jokatuko du bigarren fasean.

Araskirentzat eta Easoren arteko partida, azkenengo hauek A1erako sailkatu zen beste talde bat. Gasteizekoek ezin izan zuten garaipena lortu eta 45-66 galdu zuten Easok hasieratik bukaerara menderatutako partidan. Araskik 6/4rekin Moviltek ISBrekin berdinduta eta euren arteko partidua alde duela, azken jardunaldian jokatuko du A1erako bere pasea edo A1era sartzeko kanporaketa jokatu beharko duen.

Markagailua estua izan zen Unamunoren eta Barakaldo Basketen arteko norgehiagokan. Etxekoek, lehen partzialetik markagailuan aurretik jartzea lortu zuten eta liga erregularreko bigarren garaipena lortu zuten. Bi taldeak A2an euskal ligan jarraitzearen alde jokatuko dute.

Moviltek ISBren garaipen garrantzitsua Tabirakora egindako bisitan. Hirugarren laurden bikaina 11-21eko partzialarekin, erabakigarria izan zen markagailuan aurretik bukatzeko. Tabirako, A2rako sailkatuta eta mailari eusteko jokatzeko prest. Moviltek ISB oso jardunaldi garrantzitsua du aurretik, eta A1erako edo kanporaketa-partidarako sailkapen zuzena du jokoan.

Beraz, lehen fasea amaitzeko jardunaldi bakarra faltan, A1 lehiaketarako Lointek Gernika, Easo, Araba eta La Salle sailkatuta daude. Araskik eta Moviltek ISBk, aldiz, A1erako zuzeneko txartela edo seigarren posturako kanporaketa-partida izango dute jokoan lehen faseko azken jardunaldian.

 

Gizonezkoetan

Bilbao Basket garaipen erraza lortu zuen Jotakeren aurka. Kanpoko taldea jaun eta jabe izan zen lehenengo minututik, eta 100 puntu baino gehiago lortu zituzten amaierarako.

Araberrik garaipen garrantzitsua lortu zuen Unamunoren aurka (74-89). Kanpokoak nagusi izan ziren lehen zatian, eta ia 20 puntuko errentarekin iritsi ziren atsedenaldira. Bigarren zatian Unamunok ezin izan zuen abantaila handia handi hori gainditu.

Ointxek irabazi du Takeren aurkako partida. Ointxe jaun eta jabe izan zen neurketaren lehen zatian, garaipena erraza lortzeko. Atsedenaldian 30 puntu baino gehiagoko aldea lortu zuen Ointxek, eta bigarren zati lasaiagoa lehiatzera bultzatu zion.

Ordiziak garaipena lortu du Santurtziri egindako bisitan. 2 eta 3 puntuko errenta izan zuten bisitariek laurden bakoitzean, eta nahikoak izan ziren azken laurdenean 8 puntuko aldearekin sartzeko. Garaipena lortu arte mantendu izan zuen aldea.

Easo bikain batek arazoetan jarri du Fundacion 5+11. Azken laurdenaren erdialdean Easok aurrea hartu zuen markagailuan, baina azken zatiko bigarren zatian 1-14ko partzialarekin garaipena lortu zuen Gasteiztarrek.

Gizonezkoetan jaurdinaldi baten faltan A1 erako Fundacion 5+11, Ordizia eta Ekiola Ointxe sailkatuta daude. Bilbao Basket, Easo, Araberri eta Santurtzi, azken jardunaldian jokatuko dute bertan lekua izateko. Bi plaza A1erako eta kanporaketa-partida seigarren posturako. 4 taldeetako bat kanpoan geratzen da.