LEHENENGO FINALERDIA: BIZKAIA-GIPUZKOA

Bizkaiaren hiruko batek gizonezkoen lehen finalerdiko markagailua ireki zuen. Bizkaia aurretik hasiko zen markagailuan eta ez zuen Gipuzkoak aurrea hartzen utzi. Bizkaiko selekzioko mutilek hasiera ona egin zuten eta 12 puntuko errenta lortu zuten lehen laurdenaren amaieran. Bigarren laurdena parekatuagoa izan zen, Gipuzkoak bere lekua aurkitu zuen zelaian, ez zuen markagailuan zegoen aldea 14 baino gehiago izatea. Atsedenaldian Bizkaiak 38-24 irabazten zihoan.

Atsedenalditik bueltan Bizkaia zelaira irten zen partida ixten saiatzeko, eta markagailua ia 20 puntuko alderaino eramatea lortu zuen. Gipuzkoak laurdeneko azken bi minutuetan egindako joko onak aldea pixka bat murriztu zuen eta 58-42 jarri zen hirugarren laurdenaren amaieran.

Fisikoki nagusia eta defentsan oso kontzentratuta egon zen Bizkaiko taldea, eta 9 puntutan utzi zuen Gipuzkoa azken laurdenean, Bizkaiak hauen akatsak aprobetxatzen zituen erraz saskiratzeko. Azkenik, Bizkaiaren garaipena 78-51

 

BIGARREN FINALERDIA: ALABA-NAFARROA

Nafarroaren hasiera lotsatia gizonezkoen bigarren finalerdian. Arabak, oso kontzentratuta eta joko ona eginez, markagailuan aurrea hartzea lortu zuen lehen laurdenean 15-9ko emaitzarekin amaitzeko. Bigarren laurdena ez zen asko aldatuko, ez markagailuan, ez jokoan. Arabak bere joko ona egiten jarraitu zuen eta markagailuan goiti mantentzea lortu zuen. Nafarroak, akats nahikorekin ez zuen bere jokoa aurkitu eta arabarrak 11 puntuko errentarekin joan ziren atsedenaldira.

Atsedenalditik bueltan, Nafarroako selekzioaren joko hobea eta kontzentrazio handiagoa ikusi ahal izan genuen, Arabako defentsa errazago gainditzea lortu zuten, eta aldea murriztea lortuko ez bazuten ere, markagailuan mantentzea lortu zuten. Azken laurdenean Nafarroak jokoa hobetu eta azkenean gustura egon zen zelaian, baina 10 minutuak ez ziren nahikoak izan Arabatik aldentzen zituzten puntuak gainditzeko. Arabaren garaipena, 68-62.

 

HIRUGARREN ETA LAUGARREN POSTUA: GIPUZKOA-NAFARROA

Gipuzkoa nagusi izan zen partiduaren hasieran eta 20-9 aurreratu zen markagailuan lehen 9 minutuetan. Jon Larrea geldiezin batek, 20 puntutik 14 lortuta (hiru hiruko), taldea aurretik jartzen lagundu zuen eta abantaila handia lortu zuten. Nafarroak, azken bi minutuetan 0-8ko partzialarekin, Gipuzkoak ezarritako aldea murriztea lortu zuen.
Bigarren laurdenaren erdira arte nafarrek partidari eustea lortu zuten eta aurkariarengandik gertu egon ziren markagailuan 28-25, baina Gipuzkoaren 8-2ko partzialarekin 9 puntuko aldea lortu zuten atsedenaldira joateko.

Nafarroa laurden erdia partiduan mantentzea lortu zuen. Bostgarren minututik aurrera, gipuzkoarrak joko onarekin eta Nafarroako selekzioaren akatsak aprobetxatuz pixkanaka aldea handitzen hasiko ziren. Gipuzkoa geldiezin batek lortu zuen garaipena eta, beraz, txapelketako hirugarren postua, 79-53.

 

FINALA: BIZKAIA-ARABA

Bizkaiak, gizonezkoen finalean, nagusitasun handia zuen Arabaren aurka. Hasieratik Bizkaia nagusi izan zen fisikoki, jokoan eta markagailuan. Arabak, lehen laurdenean, Bizkaitik gertu mantentzea lortu zuen. 18-12 emaitzarekin bukatu zen laurdena. Hortik aurrera, Bizkaiak ez zion aukerarik eman Arabari, 19-3ko partziala bigarren laurdenaren hasieran, eta partida osoan zehar handituz joan zen aldea. Bizkaiak sartutako hiru partzialek 94-43ko markagailua utzi zuten eta Bizkaiak garaipena lortu zuen gizonezkoen finalean.