MUNGIA SK 44 – EBAKI SOLUTIONS SAN PRUDENCIO 68 (B multzoa)

Hasiera gogorra bi taldeen aldetik. San Prudentziok hiruko batekin ireki zuen markagailua, eta Mungiak hurrengo erasoan hiruko batekin erantzun zuen. Etxeko taldeak zona barruan defentsan zuen gogortasunak ez zuen uzten San Prudentziok erraz saskiratzen uztaitik gertu, eta, ondorioz, kanpoko jaurtiketara jo behar izan zuten, eta hiruko marratik asko asmatu ondoren, 15-18 jarri zuten markagailua lehen laurdenaren amaieran.

Bigarren laurdenean Mungiak defentsan sendo jarraitzen zuen eta aurkariari saskira hurbiltzen utzi gabe jarraitzen zuen, baina San Prudentziok hiruko marratik berriro asmatu zuen, baina Mungiaren barneko jokoari aurre egin barik jarraitzen zuten, faltak atera eta jaurtiketa libreen marratik saskiratzea lortzen ibili ziren. Talde bisitaria markagailuan aurretik mantentzea lortu zuen atsedenaldian (27-33).

Aldageletatik bueltan, eta berriz ere laurdenaren hasieran kanpoko jaurtiketari esker, San Prudentziok partidaren erritmoa eta defentsako intentsitatea handitzeari eta kontraerasoan erraz saskiratzeari esker, 5-18ko partzialarekin, talde bisitariak bidea ireki zuen eta 19 puntuko aldea jarri zuen.

Azken laurdenean Mungiak ez zuen etsi eta bere aukeren bila jarraitu zuen, jaurtiketa libreen lerrora eraman ziona. San Prudentziok, berriz, bere lana egiten jarraitu zuen, eta desberdintasuna amaierara arte mantendu zuen.

 

Mutilak:

A multzoa:

Easo Tordowinek ezustean harrapatu du liderra eta garaipena lortu du. Atsedenaldira arte nagusi izan arren, Askartzak ezin izan zuen etxekoen hirugarren laurdeneko sendotasuna lortu, 23-9ko partziala lortuz eta markagailuan aurretik jarriz amaierarako 10 minuturen faltan. Easoren hiruko marratik asmatzeak markagailuan aurretik mantenduko lituzke partida amaitu arte. Askartzak, A multzoko liderrak, bigarren porrota jaso du.

Ibaizabali sufritu zuen Getariako Keta Babyauto Sharksen aurka garaipena lortzeko. Getariakoak aurretik mantendu ziren azken laurdeneko lehen minutuetara arte, izan ere, Ibaizabalek 2-12ko partizala lortu zuen 4 minututan eta aldea mantendu zuen amaierara arte (48-57).

 

Jardunaldiko partidarik lehiatuena Barrena Berrik eta Barrio Otxoak jokatu zuten. Lehen laurdena Berrio Otxoak menderatu zuen 5 puntuko aldea lortuz. Bigarren laurdeneko 9 minututan Barrena Berrik 23-6ko partziala lortu zuen baina Berrio Otxoak 23-12ko partzialarekin erantzuteko gai izan zen, azken minutuetan sartutako bi hirukorekin, Barrena Berrik 41-36 abantaila lortuz. Hirugarren laurdenean Barrena Berrik bere jokoa inposatu eta aldea 9 punturaino handitu zuen. Azken laurdenean Berrio Otxoak lortutako 15 -25eko partziala azken segundoetan puntu bakarreko aldeaz erabaki zuen partida (78-79).

Zornotzak Erroibide Irun irabazi zuen. Bisitariak nagusi izan ziren azken minutura arte. Erroibide Irunek aurrea hartu eta 67-69koa jarri zuen 39 minutuan. Zornotzak azken minutuan lortutako 8-0eko partzialak markagailua irauli eta garaipena emango lieke 75-69ko emaitzarekin.

 

B multzoa:

La Salle jaun eta jabe izan zen azken laurdenera arte Legami Araberriri egindako bisitan, 41-50 aurreratu baitzen. Azken laurdenean, Araberri bikain batek azken 10 minutuak defentsan, La Salle laurden osoan saskiratzerik lortu gabe utzi zuen, baita erasoan ere, 17 puntu sartu zituen, markagailuari buelta eman zion eta garaipena lortu zuen 58-50.

Getxok aurrea hartu zuen lehen laurdenean 5 puntuko aldearekin, eta Mekalki Aloña Mendik 20-8ko partzialarekin erantzun zion bigarren laurdenean markagailuari buelta eman eta aurretik jartzeko. Lehiatuagoa izan zen bigarren zatia azken laurdeneko azken 5 minutuetara arte, non etxekoek garaipena lortu zuten 14-6ko partziala lortuta (68-57).

Ulacia Zarautzek irabazi zuen Sestaori egindako bisitan. Salleko aurretik zen lehen laurdenaren erdira arte, baina Zarautzek 0-11koarekin aurrea hartu zuen markagailuan eta partida amaitu arte hórrela izan zen. Azkenik 61-77 Ulacia Zarautzentzat.

 

Neskak:

A multzoa

San Inaziok garaipena lortu du Escolapiosi egindako bisitan, lehen partzialetik markagailuan nagusi izan den neurketan. Azkenik, 48-55 liderrentzat bigarrenarekiko bi garaipeneko abantaila dutenak.

Partida oso parekatua izan zen Mungian larunbatean etxeko taldearen eta Unamunoren artean ikusi genuena. Mungiak aurrea hartu zuen lehen laurdenean. Kanpoko taldea markagailuari buelta eman eta bigarren laurdena irabazi zuten. Bigarren zatiaren ondoren, berdinketa markagailuan partidako azken 10 minutuak hastear zeudela. Unamunok azken minutuan sartutako hiruko batek aurretik jarriko lituzke markagailuan eta garaipena emango lieke 62-63.

Taularen behealdetik, Jacobeo Alberitek Valle de Eguesen bisita jaso zuen. Partida osoan zehar nagusi izan ondoren, etxekoek garaipena lortu zuten 57-44.

Getxok ez zuen huts egin. Getxotarrek Ugeragako pista bisitatzen zuten. Etxekoak nagusitu ziren 16-14ko partzialarekin, baina Getxok markagailuari buelta ematea eta atsedenaldian aurretik jartzea lortu zuen (29-30). Atsedenaldiaren ostean Ugeraga kontzentratu batek aurrea hartu zuen berriro 7-0eko emaitzarekin, baina Gexoren erreakzioa laster iritsi zen, 0-13 ko partziala, berriro aurretik jartzeko. Azken laurdenean lider aldaketa batzuk egon ondoren, Getxok garaipena lortu zuen 63-71ko emaitzarekin.

Navasket eta Maristas Logroñoren arteko beste lehiatutako partida bat izan zen. Partida osoan zehar Navasket jaun eta jabe izan ondoren, azkenean Maristasen saskiratze batek garaipena eman zien 54-55.

 

B multzoa:

Sailkapeneko goiko aldekoen arteko norgehiagoka. Askartzak, B multzoko liderrak, Mondragon bere taldeko bigarren sailkatuaren aurka jokatu zuen. Partidak ez zuen huts egin, eta azken segundoetara arte lehian ibili zen. Arrasateko neskek hasiera ona egin zuten, kanpoko lanari esker aurrea hartu zuten, eta 9 puntuko aldea lortu zuten laurdenaren erdian. Amaieran etxekoen erreakzioa egon zen eta laurdena markagailuan aurretik amaitzea lortu zuten. Askartzak gainetik mantentzea lortu zuen hirugarren laurdenaren amaierara arte, non Mondragon Unibertsitatea 50-52 aurretik jarri zen berriro. Partidako azken minutuetan jaurtiketa libreetan huts egin arren, Askartzak goitik mantentzen jakin zuen eta garaipena lortu zuen 67-65.

Liceo Monjardinek garaipena lortu zuen Barakaldo Basketen aurka, etxekoak nagusi izan ziren markagailuan hasieratik bukaerara arte, hala ere, Barakaldo oso gertu mantendu zen markagailuari buelta ematen saiatzeko. Azkenean, eta azken partziala 14-8koa izan ondoren, 59-45 izan zen emaitza.

Antigua Luberri K.E.-k garaipen erraza lortu zuen Bera Beraren aurka 81-20. Etxekoak ez zuten 10 puntu baino gehiago sartzen utzi zati bakoitzean.

San Sebastianek garaipena lortu zuen Tojuren aurka (63-52), atsedenaldira arte berdinduta egon zen partidan. Hortik aurrera, etxekoek gehiago asmatu zuten eta 9 puntuko errenta jarri zuten markagailuan, baina ez zuten ihes egiten utziko garaipena lortzeko.

Campus Prometek garaipena lortu zuen Paulesi egindako bisitan. Etxekoek partidan mantendu ziren lehen laurdenean, 18-20. Bigarren laurdenetik aurrera Campus Prometek markagailuko aldea handitzea lortu zuten partzial bakoitzean eta 62-88 jartzea lortu zuen.