Euskal saskibaloi federazioak, entrenatzaileen euskal elkarteak lagunduta eta Tabirako baque klubaren eskutik, 2022ko ekainaren 18an, Durangon, Basket Basko eguna ospatuko du, gure kiroleko entrenatzaileei zuzendutako aipamena izanik.

Ekitaldian goi mailako eta formakuntzako entrenatzaileen hitzaldiak izango ditugu, gaur eguneko saskibaloira hurbiltzeko eta kideen artean esperientziak elkarbanatzeko helburuarekin.

Data hurbiltzear dagoenean informazio gehiago emongo dugu.

Momentuz, ez egizuz beste planik egin eta ekainak 18 agendan erreserbatu.