EMAKUMEZKOAK

Jardunaldiko partida: la Salle Bilbao 34 – Easo Ibaeta Basket Lorea Gourmet 60 (A2)

Partida parekatua lehen zatian. Etxekoek aurrea hartu zuten markagailuan lehen laurdenean, markagailu baxu batekin bi taldeen aldetik, izan ere, baloi galdu eta saskiratzeko zailtasunek 7-5ekoa jarri zuten.

Bigarren laurdenak partidaren dinamika aldatu zuen, markagailuan talderik aurreratuko ez bazuen ere, biek joko ona erakutsi zuten. Saskiratzeen trukaketa laurdenean zehar, La Sallek uztaipeko eta barneko jokoko aukerak aprobetxatu zituen, eta Easok, saskiratze errazagoak lortu eta hiruko batzuk sartu zituen atsedenaldira joateko (24-22).

Bigarren zatian, La Sallek ezin izan zuen saskiratze dinamikarekin jarraitu eta gainera ez zuen jaurtiketa libreen lerroan asmatu, hala ere, Easoren hiruko marratik izan zuen asmatzeak (23 puntutik 15) markagailuan aldea jarri zuen eta 31-45 aurreratu ziren.

Azken laurdenean, etxekoek 10 minututan 3 puntu besterik ez zituzten lortu. Gainera, aurkariak bere saskiratze erritmoarekin jarraitu zuen eta aldea handitzen jarraitu zuen. Azkenean 34-60 eta garaipena Easorentzat.

 

A1

Sailkapenaren goikaldeko norgehiagokan Lointek Gernika Ibaizabalek, partidurik galdu gabe oraindik, Loiola Indautxuren aurka, bigarren sailkatuaren aurka, irabazi zuen (77-55). Lehen zatia parekatua izan zen, eta atsedenaldira etxekoak nagusi izan ziren, hiru puntugatik, eta pixkanaka 20 puntuko aldea baino gehiago lortu zituzten bigarren zatian.

FsGroupek 48-45 irabazi zion Ordiziari, Ordiziaren nagusitasunarekin hasi eta azken minutuetara arte berdinduta egon zen norgehiagokan.

Electro Alavesa Araskiren garaipena aukerarik gabeko Tabirako Baque taldearen aurka. Etxekoak nagusi izan ziren neurketan, markagailuan lehen laurdenaren erditik, eta 30 puntutik gorako aldea lortu zuten partidaren amaieran.

 

A2

GDKO Ibaizabal Lointek Gernikak markagailuari buelta eman eta garaipena lortu zuen Fundibibide ISBren aurka (44-40). Lehen zatian Azpeitiakoak nagusitu ziren, baina atsedenaldiaren ostean Ibaizabalek berriro partidan sartzea eta markagailuari buelta ematea lortu zuen garaipena lortzeko.

Barakaldo Basketen garaipena Egibide Araskiren aurka. Arabarrak aurretik hasi ziren lehen laurdenean, baina bigarren laurdenean lortutako 25-15eko partzialari esker, Barakaldok markagailuari buelta eman eta partida garaipena bideratu zuen.

Bera Bera nagusitu zen Aleal S.A. Araberrira egindako bisitan. Bisitariak jaun eta jabe izan ziren hasieratik eta 13 puntuko errenta lortu zuten garaipena lortuko zuten azken laurden erabakigarriari ekiteko.

 

GIZONEZKOAK

A1

Bilbao Basketek garaipena lortu zuen Mondragonen, 56-91. Etxekoek ez zuen aukerarik izan, Bilbao Basket nagusi izan zen hasieratik eta ezberdintasuna nagusitzen joan ziren minutuak Aurrera joan ahala.

5+11 Fundazioaren garaipena Santurtziren aurka. Etxekoek lehen eta azken laurdenean lehiatu zuten, erritmo altuarekin, 19-22 eta 18-19 ko partzialekin. Erdiko bi laurdenetan aldiz, Baskoniak inposatutako erritmoa ezin izan zuten jasan eta azkenean 63-90ko markagailua utzi zuten.

Easo Mendalurren garaipen erreza Tolosaren aurka, 56-89. Takek ezin izan zuen Easoren nagusitasuna berdindu eta ezberdintasuna apurka-apurka handiagotzen ikusi zuten.

A2

Axa Amurrioren garaipena Zast Zarautzen aurka, 69-61, partidu berdindu baten eta azken minutuetan erabakitakoa. Azken laurdenaren erdialdean 59na, baina 10-2ko partziala lortuta Amurriok garaipena lortu zuen.

Optika Martinez de Lizarduy Jotake eta Sima Corazonistak jokatutako partida gorabeheratsua izan zen. Etxekoek 12 puntuko aldea lortu zuten lehen laurdenean baina Corazonistasek berdintzea lortu zuen eta azken laurdenean bi puntuko aldea izango zuten kontra. Saskiratzeen trukaketa eta puntu asko lortu eta gero etxekoek eraman zuten partida, 68-62.

Alter Consulting ISB Toju-5+11 fundazioaren aurka garaipena lortu zuen, 77-67. Azpeitiakoek partida hasieran dominatuta izan bazuten ere, Toju markagailuari buelta eman eta aurretik jarri zen azken laurdena hasteko. Azken laurdeneko 26-14ko partzialak etxean utzi zuen garaipena.

Askartza eta Cafes Aitonaren arteko partida oso berdindua egon zen, azken laurdena bi puntuko aldearekin hasi zena. 23-12ko partzialak etxekoei eman zien garaipena, 58-45.

Electro Alavesa Araberriren garaipena Marianistaseri egindako bisitan. Araberrik menderatu zuen partida lehen laurdenetik eta ia 30 puntuko aldea ere lortu zuen partidan zehar.