Kutxabank Araski 85 – Lointek Gernika 62
Kutxabank Araskiren garaipena asteazken gaueko partiduan Lointek Gernika-ren aurka.
Lehenengo zatia berdinduta hasi zen bi taldeen saskiratzeekin. Markagailuan hurbil jarraitu ziren elkar aurrea borrokatuz. Distantzia handirik gabe, lehen denbora 18-20 amaitu zuten.
Bigarren zatian Lointek Gernikako neskak aurrea hartu zuten asmatutako hainbat sakiratzerekin. Etxeko taldeak gogor egin zuen aurka eta laister markagailua berdindu zuten. Tendentzia hori jarraituz Kutxabank Araski-ko neskak puntuak gehitzen jarraitu zuten 44-35 era aldendu arte.
Aldageletatik bueltan, etxeko taldeak 26-14 ko partzialarekin ihes egin zuten azken denborara 70 -49 pasatuz.
Laugarren denboran inertzia berbera jarraitu zuen partiduak. Distantzia mantenduz partida 85-62 amaitu zen Kutxabank Araski-ren alde.
Argazkia: Asier Bastida