EMAKUMEZKOAK:

A1

Aranguren Mutilbasketen garaipena Deustun jolastutako partidan. La Salle Zurekin Bus aurretik joan zen markagailuan hirugarren laurdenera arte. Kanpoko taldearen azken laurden bikain batek (4-18) markagailuari buelta eman eta 38-51koa jarri zuen amaieran.

Araskiren hasiera bikaina Leioara egindako bisitan. Gasteizkoak 6-30eko partzial lortu zuten lehen laurdenean, eta hori mantendu zuten partidan zehar. Hortik aurrera, hurrengo hiru laurdenak berdinagoak izan ziren, baina etxekoek ezin izan zuten aldea murriztu. 48-78 eta garaipena Araskirentzat.

Deustuko Unibertsitatea Loiola Indautxu eta Tabirako Baquek jokatutako partida estua izan zen. Loiola Indautxu aurretik mantendu zen ia partida osoan zehar, nahiz eta Tabirako Baque partidutik joan barik. Markagailuan hiru puntuko abantailarekin, Loiola Indautxu eta partida bukatzeko segundo gutxirekin, Tabirakok hiruko marratik asmatu zuen partida luzapenera eramateko. Loiola Indautxuk 12-0eko partziala lortu zuen luzapeneko lehen lau minutuetan, eta garaipena eman zien. Tabirakok 0-7koa lortu du azken minutuan, baina ez zen nahikoa izan partida irabazteko.

Easo Lorea Gourmeten partida ona Campus Promete liderraren etxean. Donostiako taldeak arazo larrietan jarri zuen etxekoen garaipena. Easo aurretik hasi zen markagailuan eta 7 puntuko abantailarekin itxi zuen lehen partziala. Hortik aurrera, Campus Prometek markagailua berdintzea eta norgehiagokan sartzea lortu zuen, 15-2ko partziala egin azken laurdenean eta haien garaipenera bideratuta itziko zuen. Easok azken minutuetan lortu zuen makillatzea eta 62-57koa jartzea.

 

A2

ABN Errioxaren garaipena Bera Beraren aurka 80-59. ABNk partzial bakoitzean Bera Bera gainditzea lortu zuen eta denbora pasa ahala markagailuko aldeak handitzea lortu zuen. Azken laurdena estuagoa izan zen, eta Bera Berak markagailua apaintzea lorru zuen 18-21 markagailuarekin.

Navarro Villoslada Basket Navarrak irabazi zuen Lointek Gernikaren aurkako partida, 69-52. Etxekoek aurrea hartu zuten lehen laurdenean, 12 puntuko aldearekin, eta Lointek Gernika atzetik joan zen partida osoan zehar.

Ardoi Valle de Eguesek 16-4ko partzialarekin 12 puntuko aldea lortu zuen. Kasu honetan, 8-20ko partziala bigarren laurdenean, IZ4 Hondarribiaren alde, partida berriro berdinduta jartzeko. Bigarren zati parekatua jokatu ondoren, Ardoi Valle de Eguesek garaipena lortu zuen 58-52ko emaitzarekin.

Afiliados Gasteiz Arabak Azpeitiari 41-50 irabazi zion. Gasteiztarrek joko hobearekin lortu zuten lehen hiru partzialetan zenbait puntuko aldea lortzea, eta horrela, azken laurdena 13 puntuko aldearekin hasiko zuten. Txintxi Gozotegia ISBren erreakzioak ez zuen aldaketarik suposatu ets Arabakoek garaipena eraman zuten.

 

GIZONEZKOAK:

A1

Deustuko Unibertsitatea Loiola Indautxuk irabazi zuen Donostian Tecnun Askatuak-en aurka, 67-78. Etxekoak nagusi izan ziren lehen zatian eta 12 puntuko aldea lortu zuten atsedenaldia baino lehen. Abantaila hori desagertu egingo litzateke bigarren zatian, Loiola Indautxuren bi partzial onekin, 11-30 eta 13-28 garaipena lortzeko.

Redline Mekanika Takeren garaipena Bilbao Basketen fundazioaren aurka. Bigarren laurdenean, 21-12ko partzialarekin Takek abantaila hartu zuen markagailuan neurketaren bigarren zatiari aurre egiteko. Bigarren zatia parekatuagoa izan zen, non Bilbokoek ez zuten aldea murriztu eta 71-58 galdu zuten.

Berdintasun maximoa Urgatzi eta Mondragon Unibertsitatearen arteko neurketan. 31na joan ziren atsedenaldira. Urgatzi taldeak bigarren zatia hobeto jokatuta, aurretik jarri ziren markagailuan eta 74-64 bukatu zuten.

Atletico San Sebastian nagusitu zen Landakon Tabirako Baque taldeari egindako bisitan. Etxekoek 15 puntu sartu zituzten lehen laurdenean, baina Atletico San Sebastianek 13 puntuko abantaila hartu zuen atsedenaldian. Bigarren zatian Tabirakok hobera egin zuen eta nagusi izan zen bi laurdenetan, baina Atleticok ez zuen garaipena galdu eta 65-72 irabazi zuen.

 

A2

Partida parekatua Cabarri Galvanizados Unamuno eta Goierriren artean. Lau laurdenetan zehar lider aldaketa ugari egon arren, Unamunok lehen hiru laurdenak aurretik bukatzea lortu arren, azken eta laurden garrantzitsuenean ez zen fin ibili eta garaipena lortu zuen Goierrik, 67-68, amaierarako 30 segundoren faltan sartutako kanasta baten ondorioz.

CD San Cerninen garaipena Ordizia Ondozabal Groupen aurka. Etxekoak aurretik joan ziren ia partida osoan zehar, baina Ordiziaren erreakzioa hirugarren laurdenaren amaieran, 0-10eko partzialarekin, eta azken laurdeneko hasiera hobearekin, Ordizia aurretik jarri zuen markagailuan eta arazoetan sartu zuen etxekoen azkeneko garaipenean. Azkenean, San Cerninen azken minutuek garaipena eman zieten 82-72ko emaitzarekin.

Disdira Bitxitegia ISBk garaipena lortu zuen Distrubuciones Rioja Ceniceroren aurka, 76-65. Bigarren zatian Ceniceroren erreakzio batek partida berdinduta jarri zuen eta puntu bakarrera jarri ziren markagailuan. Laurden on batek, 23-13ko partzialarekin, berriro hautsi zuen partida eta etxekoiei garaipena eman zien.