A1 amaituta badaukagu jada Espainiako txapelketarako lehen sailkatua, A1 -eko txapeldunari dagokio eta Espainiako txapelketara Euskadiko bigarren sailkatu bezala joatea lortu du. Gainera, A1eko lehen lau taldeek hirugarren faseko Lauko Finalerako sailkapena lortu dute, eta hemendik aterako da Euskadiko txapelduna eta, beraz, Euskadiko lehen sailkatua izango dena Espainiako Txapelketarako.

 

EMAKUMEZKOETAN

Lointek Gernika Ibaizabalek, A1eko lehen sailkatua eta Espainiako txapelketarako lehen txartela lortu duenak, Tabirako Baque 63-58ren aurka galdu zuen asteburu honetan. Etxekoek aurrea hartu zuten lehen laurdenean 5 puntuko aldearekin eta partida osoa aurretik mantentzea lortu zuten.

Ordiziak Loiola Indautxuren aurka irabazi zuen. Ordizia aurretik markagailuan izan zen lehen zatian, baina ezin izan zion Loiola Indautxuren erritmoari eutsi hirugarren laurdenean, 9-19ko partzialarekin markagailuari buelta eman eta aurrea hartu zuen. Azken laurdenean lider aldaketak egon ondoren, 3 minuturen faltan Ordiziak 4 puntuko aldea zuen eta 6-0eko partzialarekin garaipena eramatea lortu zuen.

FSGroupe eta Electro Alavesa Araskiren arteko partida parekatua izan zen, eta FsGRoupek aurrea hartu zuen markagailuan, baina hirugarren laurdenean lider aldaketa batzuk egon ziren. Azkenean 58na markagailuan eta bi luzapen aurretik. Azken luzapenean Araskik aurkariak baino bi puntu gehiago sartuta garaipena lortu zuen, 75-77.

 

Sailkapena:

1. Lointek Gernika Ibaizabal

2. Electro Alavesa Araski

3. Loiola Indautxu 04

4. FSGroupe

5. Ordizia K.E

6. Tabirako Baque

 

GIZONEZKOETAN

Bilbao Basket Fundazioak 83-73 irabazi zuen Easo Mendalurren aurka. Etxekoek 10 puntuko aldea lortu zuten lehen laurdenean eta atsedenaldira arte mantendu zuten. Easoren hirugarren laurdena hobea izan zen, 17-22 partzialarekin aldeak murriztu zituen eta 4 puntura jarri zen markagailuan. Azken laurdenean eta partida amaitzeko 3 minutura, Bilbao Basketek 5 puntuko aldea zuen markagailuan, eta 10 puntuko aldera arte handitu zuen.

5+11 Fundazioaren garaipen erraza Take Burruntziren aurka. Gasteiztarrek 20 puntu baino gehiagoko aldearekin lortu zuten markagailuan aurrea hartzea, eta Takeri aukerarik eman gabe, aldeak handitzen joan ziren partidua aurrera joan ahala. Azkenean 106-44 eta liderraren garaipena.

Azken jardunaldiko partida parekatua Mondragon Unibertsitatearen eta Santurtziren artekoa. Lehen laurdena etxekoentzat izan zen eta hiru puntugatik aurreratu ziren. Santurtzi, bigarren laurden hobearekin markagailuari buelta eman eta atsedenaldian bi goitik jartzea lortu zuen. Atsedenalditik bueltan, Mondragon Unibertsitateak markagailuari buelta eman zion 18-10eko partzialarekin, Santurtzik ondo eutsi eta amaierarako minutu bat falta zenean puntu bakarrera hurbildu zen. Azkenik, 72-70eko emaitzarekin irabazi zuen Mondragon Unibertsitateak.

 

Sailkapena:

1. Fundación 5+11

2. Fundación Bilbao Basket

3. Easo Mendalur

4. CB Santurtzi SK

5. Take Burruntzi

6. Mondragon Unibertsitatea