Nesken kadete maila: Galizia 36- Euskadi 45


Euskadiko nesken garaipen garrantzitsua. Urduritasun handiko partidua izan zen eta galiziarrak hobeto urten ziren. Euskadik defentsa gogortu eta defentsako errebotea izten hasi zenean markagailuari buelta emateko gai izan ziren. Hortik aurrera aldea handitzen joan ziren txapelketako lehenengo garaipena lortu arte.

 

Mutilen haur maila: Melilla 48- Euskadi 99


Partida Euskadiren aldeko 38-5 eko partzialarekin hasi zen. Melillak egindako aldaketei esker partiduan saskiratzeak eskuratzea lortu zuten eta partida orekatuago egon zen, baina azkenengo partzial batekin 99 puntura heldu ginen.

Nesken haur maila: Errioxa 48-84 Euskadi


Partidu ona txapelketa hasteko. Hasieratik defentsako jarrerak errekuperazioak eta kontraerasoak eskuratzea egin zuten saskiratze errezak lortzeko. Atsedenaldira Euskadik 16 puntuko aldea zuen, 27-43. Atsedenalditik bueltan, taldeak defentsan berdin jarraituz, saskiratze errezak lortzen jarraitu zuten eta markagailuko aldea handitzen joan ziren. Partidu garrantzitsua txapelketa konfiantzaz hasteko, Extremaduran pentsatzen jada.

 

Mutilen kadete maila: Melilla 60-63 Euskadi


Kadeteak garaipen batekin hasi dute txapelketa, eta hau da partidutik atera daitekeen gauzarik onena. Partidan sartzea kostatu zitzaien, eta Melillako talde borrokalari batez lagunduta, kanpoko jokalari batzuen talentuak ustekabean harrapatu zituen. Amiera estu honek txapelketak dakarrenaz ohartzeko balioko zaie.

 

Nesken mini maila: Euskadi 84-48 Extremadura


Txapelketako lehenengo garaipen garrantzitsua, gure erritmoa inposatzea lortuta lehenengo laurdenetik. Behin markagailuan alde handia eginda, kudeaketa on batek partida amaierara lasai heltzea utzi zigun.

 

Mutilen mini maila: Errioxa 3-Euskadi 54


Txapelketa hasiera eta urduritasun puntua genuen. Bi urte baino gehiago itxaroten egon garen eguna heldu da. Eta, egia esan, oso ondo atera da guztia. Mutilen esfortzua, gogoak eta jarrera ezin hobea izan da. Gaurkoa partidu erosoa izan da baina biharkorako ez gara ezertxo ere konfidatu behar. Ea bihar, Nafarroaren kontra, jarrera berdina erakusten dogun.