Emakumezkoen bigarren maila
20 taldek, bi multzotan banatuta, osatuko dute joan eta etorriko txapelketa, guztira 18 jardunaldi jokatuta.

Bigarren faserako, A1ean multzo bakoitzeko lehenengo 5 taldeak sartuko dira. 6. postutik 10. postura geratutako taldeak A2 jokatuko dute. Fase hau joan eta etorriko dinamikan jokatuko dira, baina lehenengo faseko emaitzak mantenduko dira multzo bereko taldeen artean.

A1eko lehen sailkatuak emakumezkoen lehen mailarako igoera lortuko du.

A1eko bigarren postutik bosgarrenera sailkatzen direnek sailkapen fasea jokatuko dute, kopako formatuan jokatuko dena. Fase honetako txapeldunak emakumezkoen lehen mailarako igoera lortuko du.

A2ko 6.postutik 10.posturako taldeek kategoriaz jeitsiko dira bakoitza bere lurraldeko mailara.

Lehenengo fasea: urriak 2tik otsailak 26ra

Bigarren fasea: martxoak 5etik maiatzak 21era.

Sailkapen fasea: maiatzak 27 eta 28

Gizonezkoen bigarren maila
14 taldek osatuko dute joan eta etorriko txapelketa, guztira 26 jardunaldi jokatuta.

Liga erregularreko lehen sailkatua gizonezkoen lehen mailara zuzenean igotzeko aukera lortuko du. Liga erregularreko bigarren postutik bosgarrenera sailkatzen direnek sailkapen fasea jokatuko dute, eta hemendik gizonezkoen lehen mailara igoko den bigarren taldea aterako da.

Gizonezkoen bigarren mailatik azken lau taldeak mailaz jaitsiko dira (11tik 14ra). Jaitsiko diren talde kopurua lehen mailara igoko diren taldeen eta lehen mailatik jaitsiko diren taldeen arabera aldatu ahal izango da.

Liga erregularra: urriaren 9tik maiatzaren 14ra

Sailkapen fasea: maiatzak 20 eta 21

 

https://basketbasko.com/es/competicion-esf/

bases de competicion temporada temporada 22-23 (3)