Gaur irailak 15, Euskal Kopa LEBen aurkezpena izan dugu Beasaineko udaletxean. Euskal Kopa LEB, irailak 23 eta 24 egunetan aurrera eramango da Beasaingo Antzizar polikiroldegian. Bertako taldea den BKLk, Beasaingo udaletxeak eta Euskal Saskibaloi Federazioak txapelketa aurkeztu dute gaur, eta horrekin batera, bere zozketa.

https://youtube.com/playlist?list=PLlug4LlMVTx8GPuGQQHF07dJ5vgNbUdL6

Txapelketa honetako partaideak, urrezko mailan jokatzen duten Juaristi ISB eta Guuk Gipuzkoa Basket (Euskal Kopa 2021eko txapelduna) eta zilarrezko mailan ari diren Teknei Bizkaia Zornotzak eta igo berri den Baskonia dira.

Euskal Kopa LEB 2022 honen finalerdiak 23an jokatuko dira eta 24ean berriz, 3. eta 4. postuak eta txapelduna erabakiko dira.

Hona hemen zozketaren emaitzak:

Lehen finalerdia:
Juaristi ISB vs Baskonia
Eguna: 09/23
Ordua: 18:00

Bigarren finalerdia:
Guuk Gipuzkoa Basket vs Teknei Bizkaia Zornotza
Eguna: 09/23
Ordua: 20:15

3. eta 4. postuak:
1. Galtzailea vs 2. Galtzailea
Eguna: 09/24
Ordua: 18:00

Finala:
1. Irabazlea vs 2. Irabazlea
Eguna: 09/24
Ordua: 20:15

 

Euskal Kopa LEB ikusi nahi dutenentzako, ez da sarrerarik aurretiaz salduko; Antzizar Polikiroldegian sarrerak salgai egongo dira lehenengo partidua hasi baino ordubete lehenago. Sarreren prezioa 5€ izango da egun osorako, hau da, bi partiduak ikusi ahal izateko.

 

Beasaingo Udalari eta BKL klubari eskerrak eman nahi genizkioke ekitaldi hau antolatzearren.