EMAKUMEZKOEN JUNIOR MAILAKO EUSKAL LIGA
Junior mailako Euskal Ligako lehen faseko bigarren jardunaldia.
Electro Alavesa Araskik eta Lointek Gernikak bi partiduak irabazi dituzte. Araskik bigarren jardunaldi honetan Fundibide ISB garaitu du. Norgehiagokan zehar arabarrak izan dira gainetik momentu oro, gipuzkoarrak laugarren postuan utziz.
Gernikarrek Easo Ibaeta Basket Lorea Gourmet irabazi dute. Donostiar eta genikarren arteko norgehiagoka berdintsua izan zen, nahiz eta Lointek Gernika markagailuan aurretik izan partidu osoan zehar.
FSGRoupe Arabak partidu eroso baten bidez irabazi zuen Zast Zarautz, garaile irten ziren arabarrak 40 puntu baino gehiagoko aldeagatik. Era berean, Tabirako Baquek Loiola Indautxu garaitu zuen derbi bizkaitarrean. Momentu honetan, zarauztarrek eta bilbotarrek ez dute garaipenik eskuratu.
GIZONEZKOEN JUNIOR MAILAKO EUSKAL LIGA
Fundación 5+11Ak eta Santurtzik, Fundación Bilbao Basket eta Mondragon Unibertsitatea garaitu zuten hurrenez hurren, sailkapeneko goiko bi postuetan kokatzen direlarik.
Easo Gipuzkoa Basket Mandegi eta Take Burruntziren arteko partiduan, donostiarrak irten ziren garaile. Sailkapenean hirugarren eta laugarren postuetan kokatzen dira hurrenez hurren, biek partidu bana irabazi eta galdu ostean.
Zast Zarautzek estreinako garaipena lortu zuen Ibaizabalen aurka, partidu osoan zehar garaile izan zen talde zarauztarra. Bizkaitarrek momentuz, ez dute garaipenik eskuratu.