EMAKUMEZKOEN LEHENENGO MAILAKO KOPA – FINAL LAURDENAK
Aurreko asteburuan Emakumezkoen Lehenengo Mailako Kopa jokatu zen eta Ibaizabal, Loiola Indautxu, San Ignacio Premo eta Silken Hoteles Araski izango dira finalerdietan.
Partidu osoan zehar La Salle Zurekin Bus izan zen garaile hirugarren laurdeneko azken momentura arte, 13 puntu aurretik zihoazelarik. Azken txanpan, Ibaizabalek 12-18ko aldea eginez, partidua Galdakaora eramatea lortu zuten.
Ibaeta Basket Easo eta Universidad de Deusto Loiola Indautxuren arteko norgehiagoka parekatua izan zen. Atsedenaldian, donostiarrak lau puntu gainetik zihoazen. Hala ere, abantaila murriztu zuten bilbotarrek hirugarren laurdenean bertan, segituan markagailuan aurretik jarriz. Handik aurrera, Universidad de Deusto Loiola Indautxu garaile mantendu zen partidua bukatu arte.
San Ignacio Premok finalerdietan egoteko partidu berdintsu bati aurre egin zion. San Ignacio norgehiagoka osoan zehar izan zen partidaren jabe. Afilados Gasteiz Arabak berdinketa lortu zuen azken laurdeneko erdialdean. Dena den, talde nafarrak partidua aurrera atera zuen.
Silken Hoteles Araskik 22 puntugatik irabazi zuen Tabirako Baque. Partiduaren nagusitasuna arabarrena izan zen. 10 puntu gora bukatu zuten atsedenaldian eta azkenik, bigarren zatian aldea are gehiago handitu zuten.
GIZONEZKOEN LEHEN MAILAKO KOPA – FINAL ZORTZIRENAK
Gizonezkoen Lehen Mailako Koparen estreinaldian garaipena lortu dutenez, Tecnun Askatuak, Urgatzik, Atletico San Sebastianek, Universidad Deusto Loiola Indautxuk, Valle de Eguesek, Megacalzado Ardoik eta Redline Mekanika Takek, kopako final laurdenetan ikusiko dute elkar.
Partidu eroso batean, Tecnun Askatuak, Goierri Almacenes Usabiaga irabazi zuen. Partiduaren lehen zatiko 23-11 eta 22-15 partzialen bidez partidua bideratuta utzi zuen Tecnun Askatuak.
Ebaki Solutions San Prudencio eta Urgatziren arteko partiduan, etxeko taldea izan zen garaile ia norgehiagoka osoan zehar. Urgatzi 12 puntu azpitik zegoen markagailuan hirugarren laurdenaren bukaeran. Hala ere, Urgatzik azken laurdenari esker, partidua puntu bakar batengatik irabaztea lortu zuen.
Atletico San Sebastianek La Salle Bilbao irabaztea lortu zuen. Bilbotarrak atsedenaldira arte bizirik iraun zuten. Ondoren, donostiarrak bigarren zatian alde gehiago ateraz, 20-12 eta 27-14 partzialei esker, final laurdenetan egongo dira.
Leioaren eta Universidad de Deusto Loiola Indautxuren arteko partidua, parekatua izan zen. Bilbotarrek azken txanpan, 9 puntuko aldea atera zuten eta horrela, final laurdenetarako bidean daude.
Valle de Egüesek Mondragon Unibertsitatea 98-57 irabazi zuen. Partidu honetan, nafarren aldeko 37-12ko partziala izan zen erabakigarria.
Markagailua, partidu osoan zehar Megacalzado Ardoiren menpe egon zen. Hori dela eta, Megacalzados Ardoik, San Ignacio Nasabi 10 puntuko aldeaz irabaztea lortu zuen.
Redline Mekanika Take Tolosa eta Ulacia ZKEren artean jokatutako partidan, tolosarrek final laurdenetan sartzea lortu zuten. Take Tolosak lehenengo laurdenean (11-28) lortutako abantaila, partidu osoan zehar mantendu zuen.