EMAKUMEZKOEN LEHENENGO MAILA


Emakumezkoen Lehenengo Mailako bi jardunaldiren ostean, 3 taldek oraindik ez dute porrota ezagutu. Ibaizabalek garaipen eroso bat eraman zuen poltsikora Mondragon Unibertsitatearen aurka, jada atsedenaldian 20 puntuko aldea atera zuen.

San Ignacio Premok Navarro Villosladaren aurka bere bigarren garaipena lortu zuen. Hasieran, Navarro Villosladak hartu zuen aurrea. Bigarren zatian berriz, San Ignacio Premok.

Ibaeta Basket Easok bigarren garaipena lortu zuen Afilados Gasteiz Arabaren aurka. Lehenengo zatia parekatua izan zen. Donostiarren aldeko 21-6ko partziala, erabakigarria izan zen markagailuan aurretik jartzeko eta garaipena eskuratzeko.

La Rioja ABNren estreinako partidan Leioa SBT irabazi zuten. Errioxarrak lehenengo laurdenean abantaila atera zuten eta markagailua tinko mantenduz, garaipena etxean geratu zen.

Unibasket Logroñok denboraldiko lehen garaipena lortu zuen La Salle Bilbaoren aurka 63-42ko markagailuarekin. Errioxarrek, 10 puntuko aldea atera zuten lehen laurdenaren bukaeran. Ondoren, partidu osoan zehar, abantaila pixkanaka-pixkanaka areagotzen joan zen Unibasket Logroñoren alde.

Universidad de Deusto Loiola eta Lointek Gernikaren arteko derbi bizkaitarra, Bilbon geratu zen. Partiduaren lehenengo zatia berdintsua izan zen, baina hirugarren laurdenean bilbotarrek egindako 11 puntuko bidea erabakigarria izan zen garaipena bertan geratzeko.

 

GIZONEZKOEN LEHENENGO MAILA


Lehenengo Mailako lehenengo jardunaldia bizi izan dugu aurreko asteburuan. Ebaki Solutions San Prudenciok 6 puntugatik irabazi zuen Megacalzado Ardoi. Lehenengo zatia berdintsua izan zen oso baina gasteiztarrek hirugarren laurdeneko 14 puntuko aldeak, garaipenera gidatu zien.

San Ignacio Nasabi eta Ekogar Geotermia Urgatziren arteko norgehiagoka, jardunaldiko parekatuena izan zen eta garaipena Gasteizera joan zen puntu bateko aldeagatik. Lehenengo erdia, nafarrena izan zen baina hirugarren laurdenean Urgatzik markagailua irauli zuen, azkenean puntu bakar bategatik irabazteko.

Atletico San Sebastianek garaipena eskuratu zuen Leioaren aurka. Partidu oso parekatu bizi izan zen atsedenaldira arte. Hortik aurrera, talde donostiarrak alde handia atera zuen bi laurdenetan eta partidua 25 puntugatik irabaztea lortu zuten.

Ulacia ZKEk Goierri Almacenes Usabiaga garaitu zuen partidu eroso batean. Zarauztarrak hasieratik amaierara arte izan ziren aurretik markagailuan.

La Salle Bilbaok urteko lehen garaipena lortu zuen Tecnun Askatuaren aurka. Norgehiagoka parekatua izan zen lehenengo zatian baina, bilbotarrek hirugarren laurdenean ateratako aldea erabakigarria izan zen garaipena poltsikora eramateko.

Valle de Egues eta Universidad de Deusto Loiola Indautxuren arteko partiduaren hasiera berdintsua izan zen. Nafarrak aurretik jarri ziren bigarren eta hirugarren laurdenetan. Partidua bukatzeko 3 minutu falta eta nafarrek 10 puntuko aldea zutelarik, bilbotarrek egindako partzial baten ondorioz, Valle de Eguesen garaipena arriskuan jarri zuten. Azkenean nafarrek 4 puntugatik irabazi zuten.

Redline Mekanika Takek eta Mondragon Unibertsitateak elkar ikusi zuten. Hasiera batean, partidua berdintsua izaten ari zen baina tolosarren aldeko 14-29ko partziala erabakigarria izan zen. Hortik aurrera, Arrasateko taldeak ez zuen aukerarik izan tolosarren garaipena arriskuan jartzeko. Azkenik, Redline Mekanika Takek 72-92 irabazi zuen.