EMAKUMEZKOEN BIGARREN MAILA


A MULTZOA

Jardunaldi honen ostean, Unamuno eta Logroñoko Maristas taldeek ezinhobe jarraitzen dute partidu guztiak irabazi ostean.

Mazarredo Fisioterapia Unamunok Bera Beraren aurkako norgehiagokan garaipen erosoa eskuratu zuen 49-71ko emaitzarekin. Ligako buruan dagoen Maristas Logroñok irabaztea lortu zuen ere 3 puntuko aldeagatik Alkivent Tojuren aurka.

Zornotza eta Gráficas Juaristi ZKEren artean partidu lehiatua bizi izan zen. Partiduaren lehen zatia zarauztarrena izan zen. Bestalde, atsedenalditik aurrera, bizkaitarrak izan ziren partiduaren jabe. Azkenean, 73-62 Zornotzaren alde.

Liceo Monjardinek, Escolapios Bilbaoren aurka irabazi egin zuen. Partidua oso berdindua egon zen lehenengo zatian zehar. Ondoren, Liceo Monjardin martxan jarri zen eta 7-15eko partziala, erabakigarria izan zen garaipena poltsikoan eramateko.

Valle de Egües eta Unibasket Logroño bildu zuen norgehiagoka emozio handikoa izan zen. Partidu osoan zehar, bi taldeek izan zuten markagailuaren jabetza. Azken momentuan, partidua luzapenera joan zen 63 puntuko berdinketarekin. Luzapenean, etxeko taldeak ekintza on batzuen bidez aldea luzatu zuen azkenean 10 puntugatik irabazteko.

B MULTZOA

Askartzak eta Mungiak B multzoko buruan kokatuta jarraitzen dute.

Mungiarrek partidu eroso baten bidez Transportes TCB Jacobeo Alberite garaitu zuten. Partiduaren jabe izan ziren, azkenik 88-41.

Askartzak ostera, garaipena Ardoiren aurka eskuratu zuen etxetik kanpo. Garaipena 10 puntuko aldeagatik eskuratu zuen, 38-48.

Luberrik, Getxo eta Navasketek laugarren postuan jarraitzen dute 2 garaipen eskuratu ostean, nahiz eta jardunaldi honetan Navasketek bakarrik irabazi.

Txintxu Gozotegia ISBk bost puntugatik irabazi zuen Antigua Luberri. Hondarribiako taldeak berdina egin zuen Getxoren aruka (45-38). Bai azpeitarrek zein hondarribiarrek garaipena merezimendu osoz lortu zuten.

Navasketek aldiz, garaipena eskuratu zuen etxetik kanpo, hain zuzen ere Axa Amurrioren zelaian. Partiduaren jabetza partekatua izan zen partidu osoan zehar. Azkenik, 45-54 irabazi zuen talde nafarrak.

 

GIZONEZKOEN BIGARREN MAILA


Zarautz, Unamuno eta Askartza sailkapenaren goiko aldean kokatzen dira, jokatutako hiru partidak irabazi ondoren.

Irunen bizitako partiduan, Ulacia Zarautz irten zen garaile. Atsedenaldian, etxeko taldea 4 puntugatik aurretik zegoen. Hala ere, zarauztarrek bigarren zatian markagailua irauli, eta 4 puntugatik irabaztea lortu zuten.

Cabarri Galvanizados Unamuno Bilbao garaipena lortu zuen etxean, Ibaizabalen aurkako derbi bizkaitarrean. Partidu hasieran bilbotarrek 10 puntuko abantaila lortu zuten. Handik aurrera, Ibaizabalekiko aldea mantendu eta markagailuan aurretik izan ziren momentu oro bilbotarrak.

Berrio Otxoa ikastetxean Askartza Claretek eraman zuen garaipena Leioara. Garaipena eskuratu aurretik, hirugarren laurdenean Santutxuko taldea puntu batera jarri ziren. Partiduko azken partziala, 15-21 Askartzaren alde eta esan bezala, Askartzak garaipena poltsikora eraman zuen.

Gasteizen jokatutako partiduan, lehenengo laurdena erabakigarria izan zen Zornotzak irabazi ahal izateko. Hasierako 9-21aren ostean, markagailuko aldea mantendu zuen talde bizkaitarrak. Azkenean, Legami Araberri 54-64 Zornotza ST.

Beasain Antzitzar kiroldegian jokatutako norgehiagokan, Ordizia Ondozabal Group irten zen garaile. Partiduan etxeko taldean aurretik joan ostean, ordiziarren aldeko 7-24 batek markagailua irauli zuen. Azkenik Ordiziak 7 puntugatik irabazi zuen.

CB Padurak 80-59 garaitu zuen Easo Basket Turdus.Wine. Padura izan zen partiduaren jaun eta jabe hasieratik amaierara arte.

Azkenik, Azpeitiako kiroldegian, etxeko taldeak Salleko Renault Autonervión garaitu zuen hirugarren laurdenean ateratako aldeari esker. 83-65 Disdira Bitxitegia ISBren alde.