Azaroaren 6an gizonezko eta emakumezko kadete eta haur mailetako euskal aurre-selekzioek lan saioekin ekingo diote entrenatzaile eta laguntzaileen eskutik.
Urtarrilean jokatuko den Espainiako Selekzioen Txapelketari begira (behin betiko datak zehazteke), astebururo entrenamendu eta lagunarteko txapelketak izango dituzte Espainiako Kadete mailako Autonomia Erkidegoen Txapelketa eta Espainiako Haur mailako Autonomia Erkidegoen Txapelketa prestatzeko.
Gizonezko Kadete selekzioak Natxo Gomez entrenatzailearen eta bere laguntzaileen eskutik, Emakumezko Kadete selekzioak Iñaki Ogara “Arri” entrenatzailearen eta bere laguntzaileen eskutik, Emakumezko Haur selekzioak Dani Abascal entrenatzailearen eta bere laguntzaileen eskutik eta Gizonezkoen Haur selekzioak Jairo Unzue entrenatzailearen eta bere laguntzaileen eskutik, saio bikoitzeko entrenamenduak aurrera eramango dituzte Leioan dagoen Irlandesas Polikiroldegian.