EMAKUMEZKOEN LEHENENGO MAILA
Ibaeta Basket Easo Cafés Baqué , Ibaizabal eta San Ignacio Premok haien neurketak irabazi zituzten eta sailkapeneko buruan jarraitzen dute 7 garaipenekin.
San Ignacio Premok garaipena lortu zuen etxetik kanpo, Logroñon hain zuzen La Rioja ABNren aurka 55-61eko markagailuarekin. Nafarrak hasieratik izan ziren partiduaren jaun eta jabe eta garaipena Iruñeara eraman zuten.
Ibaizabalek bere neurketa irabazi zuen Universidad Deusto Loiola Indautxuren aurka. Nahiz eta bilbotarrak gogor aritu lehenengo zatian, hirugarren laurdena erabakigarria izan zen Ibaizabalentzat garaipenerako bidea hasi zutelako. Azkenean 59-69 Ibaizabalen alde.
Ibaeta Basket Easo Cafés Baquék partidua aurrera atera zuen Silken Hoteles Araskiren aurka. Gasteiztarrak atsedenaldian gainetik ziren baina donostiarrek markagailua irauli eta garaipena eskuratzeko gai izan ziren.
Unibasket Logroñok Leioan lortutako garaipena oso lehiatua izan zen hasieratik amaierara. Hala ere, errioxarrak izan ziren aurretik momentu osoan zehar. Azkenik, 54-66 Unibasketen alde.
La Salle Zurekin Busek lortu zuen garaipena Malosten. Oso partidu lehiatua izan zen amaierara arte. Partidua berdinduta zegoela azken jokaldian erabaki zen, bilbotarrak lortutako saskiratzeak La Salle egin zuen garaile.
Afilados Gasteiz Arabaren eta Mondragon Unibertsitatearen arteko partidua bertdintsuena izan zen. Arabarrek markagailua irauli ostean, jaurtiketa libreetan fin ibili ziren eta puntu bategatik (93-92) irabaztea lortu zuten.
Tabirakok garaipena lortu zuen Iruñako Iribarren kiroldegian Navarro Villosladaren aurka.
GIZONEZKOEN LEHENENGO MAILA
Redline Mekanika Takek Ulacia ZKE garaitu zuen 56-48 markagailuarekin. Tolosarrak sailkapenaren lehen postuan jarraitzen dute Mondragon Unibertsitatea garaitu duen Atletico San Sebastianekin batera.
Derbi gipuzkoarra Tolosan geratu zen. Usabal Kiroldegian, nahiz eta Ulacia ZKEk hirugarren laurdena irabazi, tolosarrak irten ziren garaile 8 puntugatik.
Atletico San Sebastianek Mondragon Unibertsitatea garaitu zuen arazo handirik gabe. Partiduaren jabetza donostiarrena izan zen, ia 20 puntugatik irabazten zihoazen atsedenaldia baino lehen. Bigarren zatian, Arrasateko taldeak aldea murriztu zuen. Azkenean, markagailuan 72-85 donostiarren alde.
Valle de Egüesek Ekogar Geotermia Urgatzi irabazi zuen. Bigarren laurdenean, gasteiztarrek arrisku handitan jarri zituzten nafarrak 9-18ko partzial bati esker. Ondoren, nafarren aldeko beste partzial batek, gasteiztarrak aldentzea lortu zuen. Amaieran, Valle de Egües 72-58 Ekogar Geotermia Urgatzi.
La Sallek 5 puntugatik irabazi zuen San Ignacio Basabi. Bilbotarrak sailkapeneko goiko aldean kokatzen dira 5 garaipen lortu ostean. Lehenengo laurdenean bilbotarrek 10 puntuko aldea lortu zuten. Hortik aurrera, talde iruindarra partiduan sartu eta gainerako partzialak estuak izan ziren.
Tecnun Askatuak 66-58 irabazi zuen Leioa SBT. Askatuak 17 puntu aurretik izan ziren. Azken laurdenean berriz, talde bizkaitarrak martxan jarri eta arriskutan jarri zituen donostiarrak.
Megacalzado Ardoik garaipena eskuratu zuen Loiola Indautxuren etxean. Hasieran, bilbotarrak jarri ziren aurretik. Minutuak pasa ahala, Ardoik joko hobea eskeini eta aldea atera zien bilbotarrei. Azkenengo minutuetan bilbotarrak markagailuan hurbildu arren ez ziren nafarrak harrapatzeko gai izan. Azkenean 75-78.
Ebaki Solutions San Prudenciok garaipena poltsikora eraman zuen Goierri Almacenes Usabiagaren aurka (78-56). Hasieratik amaierara gasteiztarrak izan ziren garaipenaren merezidun.