Emakumezkoen Bigarren Maila A


Mazarredo Fisioterapia Unamunok eta Maristas Logroñosek haien neurketak irabazi zituzten. Bilbotarrek, Egues garaitu zuten (70-72) eta errioxarrek, Juartisti ZKE (66-52).

Unamunok lehenengo postuan jarraitzen du nafarren aurka irabazi ostean. Azken laurdenaren hasieran, 14 puntu aurretik ziren bilbotarrak. Valle de Eguesen azken laurden apartaren ondorioz, arrisku handitan jarri zituzten bilbotarrak.

Maristas Logroñosek aldiz, partiduaren jabetza izan zuen partidu osoan zehar baina ez zuen alde handia ateratzerik lortzen. Azkenengo laurdenean ostera, aldea areagotu eta 14 puntugatik irabaztea lortu zuten.

Lehia biziko partida jokatu zen Zornotza eta Liceo Monjardinen artean Zornotzako Ixerbekoa polikiroldegian. Neurketa oso berdintsua izan zen eta saskiratzeak trukatzen ibili ziren momentu oro. Azkeneko orduan, puntu bakar bategatik eraman zuten nafarrek garaipena.

Alkivent Tojuk garaipena lortu zuen Bera Beraren aurka etxetik at (36-72). Nahiz eta arabarrek partidu osoaren jabetza izan, donostiarrek bigarren laurdena irabaztea lortu zuten (15-9).

Escolapiosek denboraldiko bigarren garaipena lortu zuen etxean Unibasket Logroñoren aurka (63-59). Escolapiosek hirugarren laurdenean alde txikia ateratzea lortu zuen azkenean garaipena eskuratzek baliagarria izan zitzaiena.

Emakumezkoen Bigarren Maila B


Txintxu Gozategia ISBk etxean eta Getxo SBTk Amurrion beraien neurketak irabazi zituzten.

Azpeitiarrek ez zuten arazo handirik izan garaipena eskuratzeko, partziala igaro orduko aldea aregotzen zihoazen. Getxok aldiz, arazo gehiago izan zituen garaipena etxera eramateko. Amurrio markagailuan aurretik jarri zen eta berdintasuna zen nagusi atsedenaldira arte. Hortik aurrera bizkaitarrek gora egin ostean, markagailuan aurretik jarri eta bere jabetza izan zuten bukaerara arte.

Hondarribiko Hondartza polikiroldegian, lehenengo postuan dagoen IZ4 Hondarribiak lehia gogorra izan zuen Askartza Clareten aurka. Azken orduko garaipena lortu zuen etxeko taldeak luzapenean puntu bakar bategatik (57-56). Bi taldeak izan ziren aurretik norgehiagoka osoan zehar baina azkenean gipuzkorrek lortu zuten garaipena.

Antigua Luberrik Ardoiren etxean puntu bategatik irabazi zuen (50-51). Donostiarrak nagusi izan ziren lehenengo bi laurdenetan. Hurrengo bi laurdenetan nafarrek erantzun eta lan handia egin ostean, berdinketa lortu zuten (49-49) bukatzeko minutu 1 falta zelarik.

Azkenik, Mungian etxeko taldeak garaitzea lortu zuen Navasket SKren aurka (61-48). Bizkaitarren bigarren zatia erabakigarria izan zen, markagailua irauli eta gero, garaipena lortu zuten.

Gizonezkoen Bigarren Maila


Cabarri Galvanizados Unamunok, Ibaizbalek eta Askartza Claretek garaitzea lortu zuten eta jadanik denboraldiko hamargarren, bederatzigarren eta zortzigarren garaipenak eskuratu dituzte hurrenez hurren.

Bilboko derbian Unamunok Hotel Gran Bilbao Berrio-Otxoa irabazi zuen (74-64). Unamuno partidaren jabetza izan ostean, Berrio-Otxoa azkeneko laurdena irabazteko gai izan zen bakarrik.

Ibaizabalek etxean Paduraren aurka irabaztea lortu zuen. Atsedenaldian 14 puntu aurretik zen Ibaizabal. Hala ere, bigarren zatian Padurak erantzun eta norgehiagoka amaitzeko 7 minutu falta zirelarik, Arrigorriagako taldea 3 puntu azpitik izatera heldu zen.

Askartzak etxean Erroibide Irun garaitu zuen (59-53). 3 alditan irauli zuten gipuzkoarrek Askartzak eskuratutako 10 puntuko aldea. Amaieran, jaurtiketa marratik leioaztarrak fin ibili ziren eta garaipena eskuratzeko baliagarriak izan zitzaizkien.

Mendizorrotza Polikiroldegian Legami Araberrik Ulacia ZKE irabazi zuen (68-59). Gasteiztarrek egindako bigarren laurdenean ateratako aldearen ondorioz, alde atera eta amaiera arte mantendu zuten garaipena lortuz.

Easo Turdus.Winek Ordizian garaipena lortu zuen (64-88). Minutuak aurrera zihoazen heinean, donostiarrek aldea areagotu zuten.

Azkenik, Disdira Bitxitegia ISBk eta Zornotzak denboraldiko seigarren garaipena lortu zuten. Bizkaitarrek etxean Renault Autonervion garaitu zuten (80-64) eta gipuzkoarrek berriz Beasainen aurka irabazi zuten, 104-43.