Aurreko asteburuan A1erako sailkapen fasea jokatu zen. Euskal Liga bigarren fasean jokatzeko Lurralde Federazioetatik sailkatu diren 6 taldeetatik lau finalerdietan eta finalean izango dira. Kanporaketa horietako irabazleak A1 multzoan jokatuko du bigarren fasean.
JUNIOR NESKAK
1go FINALERDIA: BERA BERA 61-FUNDACION5+11 41
Nesken juniorreko lehen final-erdian, Bera Berak erraztasunez garaitu zuen Fundacion 5+11. Hasieratik amaierara partiduaren jabetza donostiarrena izan zen.
2. FINALERDIA: LA SALLE BILBAO 69-ORDIZIA K.E 49
Bilbotarrek hasiera aparta izan zuten eta lehenengo laurdenean 16 puntuko aldea atera zuten. Alde nahikoa mantendu zuten norgehiagoka osoan zehar amaieran garaipena eskuratuz.
FINALA: LA SALLE BILBAO 54-BERA BERA 56
Bera Berak egindako bigarren laurden apartaren ondorioz, 14 puntu aurretik ziren atsedenaldian. Hortik aurrera bilbotarrek aldea murriztu zuten bi minutu falta zirenean berdinketa lortu arte. Azkenean Bera Berak eskuratutako bi jaurtiketa libreren ondorioz, donostiarrek A1 jokatuko dute.
JUNIOR MUTILAK
1 go FINALERDIA: ORDIZIA ORKLI 77-LOIOLA INDAUTXU 05 ESP 87
Loiola Indautxuk hasiera ona izan zuen eta atsedenaldian 14 puntuko aldea atera zuen. Horren ostean Ordiziak intentsitatea areagotu ostean, neurketa luzapenera eraman zuen. Bilbotarren aldeko 7-17 partzialak, Loiola finalera bidali zuen.
2. FINALERDIA: GETXO SBT ESP 86-ARABA ST ARABERRI 50
Lehenengo zatian bi taldeen saskiratzeak eman ziren eta bizkaitarrak 7 puntu aurretik ziren atsedenaldian. Hortik aurrera Getxok aldea areagotuko zuen amaierara arte.
FINALA: LOIOLA INDAUTXU 05 ESP 57-GETXOSBT ESP 64
Bilbotarrek hasiera ona izan zuten eta lehenengo laurdena 4 puntu aurretik bukatu zuten. Getxo kanpoko saskiratzeetan oso fin ibili zen eta horren ondorioz, atsedenaldian markagailuan berdintasuna islatzen zen. Aldageletatik bueltan, Getxo aurretik jarri zen. Horren ostean, Loiola markagailuan hurbildu zen, baina getxotarrek garaipena eskuratu eta A1ean jokatzeko txartela eskuratu zuten.
KADETE NESKAK
1go FINALERDIA: EKIOLA OINTXE! 70-AZ PARTICIPACION ARABA 54
Ointxek markagailuaren jabetza partidu osoan zehar eduki ostean, garaipen garbia lortu zuen. Arabak azken laurden ona egin arren, Ointxek 24 puntuko aldearekin garaitu zuen.
2. FINALERDIA: BARAKALDO BASKET 66-ORDIZIA K.E.72
Ordiziak hiru laurdenetan zehar izan zuen patiduaren jabetza, azkeneko laurdenean berriz, Barakaldoko taldeak arrisku handitan jarri zituen ordiazarrak. 44-59ko markagailuarekin hasi zen azken laurdena eta bi minutu baino gutxiago falta zelarik 63-66ra pasa zen. Azkenik, jaurtiketa libreetan fin ibili ostean, Ordizia finalera sailkatu zen.
FINALA: EKIOLA OINTXE 79-ORDIZIAK.E. 52
Hasiera parekatua bizi zen final honetan. Bigarren laurdenetik aurrera, Ekiola Ointxek markagailuan bidea zabaldu eta azken laurdena 33 puntuko aldearekin hasi zuen. Ointxek irabazi eta A1erako txartela lortu zuen.
KADETE MUTILAK
1 go FINALERDIA: OPEBASK CENTRO DE OPOSICIONES BARAKALDO BASKET 72-EASO BASKET CROMOVA 57
Etxeko taldeak lehenengo zati ona egin ostean, atsedenaldian 22 puntuko aldea atera zuen. Bigarren zatian berriz, Easok markagailua atondu zuen, baina Barakaldok 15 puntuko aldeagatik irabazi zuen.
2. FINALERDIA: ASKATUAK GALILEA 68-FUNDACION 5 + 11 AZUL 77
Fundacion 5+11 Azulek, Askatuak garaitu eta finalerako sailkatzea lortu zuen. Partidua oso berdintsua izan zen, hala ere Baskoniak laurden guztietan aurretik egon ostean, 9 puntugatik irabazi zuen.
FINALA: FUNDACION 5 + 11 AZUL 63- OPEBASK CENTRO DE POSICIONES BARAKALDO BASKET 72
Barakaldo Basketek lehenengo laurdena ondo hasi eta 12 puntuko aldearekin amaitu zuen laurdena. Hortik aurrera bizkaitarrek aldea mantentzeko gai izan ostean, A1ean jokatzeko txartela lortu zuten.