A1 Junior Neskak


Easo Ibaeta Basketek eta Electro Alavesa Araskik, Fundbide ISB eta FSGroup Arabaren aurka irabazi zuten hurrenez hurren.

Partidu osoan zehar markagailua aldatzen joan zen. Azkeneko 8-16 partzialaren ondorioz donostiarrek 45-56 lortu zuten garaipena . Araski berriz, derbi gasteiztarrean nagusitu zen (49-56).

 

A2 Junior Neskak


Ordizia Majori kiroldegian norgehiagoka parekatua jokatu zen Ordizia eta La Salleren artean. Hirugarren laurdenaren amaieran bilbotarrak 15 puntugatik irabazten zihoazen. Amaieran, etxeko taldeak markagailua irauli eta puntu bakar bategatik eskuratu zuten garaipena (73-72).

Gasteizen Centro de Estudios Mikeldi USKk garaipena lortu zuen Fundación 5+11ren aurka. Bilbotarrek partidu osoaren jabetza izan zuten, amaieran 45-58.

Loiola Indautxuk garaipena eraman zuen poltsikora Egibide Araskiren aurka (102-48).

Zastek Tabirako garaitu zuen Zarautzko Aritzbatalde kiroldegian. Tabirako lehenengo zatian 9 puntugatik irabazten zihoan. Horren ostean, etxeko taldearen 16-4 partzialari esker, garaipena etxean geratu zen (50-47).

A1 Junior mutilak 


Fundación 5+11 Ak Take Buruntzi garaitu zuen (137-44) eta Easo Ibaeta Basket Mandoegik Getxo SBTren aurka berdina egin zuen (62-80).

Fundación Bilbao Basket Fundazioak 81-97 emaitzarekin irabazi zuen Santurtziren aurka Mikel Trueba polikiroldegian. Bilbotarrek hasierako partzialean ateratako aldea mantendu zuten garaipena lortzeko.

 

A2 Junior mutilak


Araba ST Araberrik Arrasaten irabazi zuen (78-90). Gasteiztarrek hasieran lorturiko 12 puntutako aldea mantendu zuten. Garaipen honi esker, Araberri A-2ko lehen postuan kokatzen da.

Ordizia Orklik Ibaizabalen aurkako partidua irabazi zuen. Markagailua aldatzen joan zen partidu osoan zehar, hala ere azken laurdenean etxeko taldea finago aritu zen. Azkenean, 75-69 ordiziarren alde.

Loiola Indautxuk Zumarragan irabazi zuen Goierri Gaestopasen aurka (55-71). Lehen laurdenaren erdialdetik bilbotarrak aurretik izan ziren amaierara arte. AXA Amurriok Zast Zarautz garaitu zuen (76-58). Bigarren laurdenetik aurrera partiduaren jabetza arabarrena izan zen eta erraztasunez eraman zuten garaipena poltsikora.