A2 Kadete Neskak


Consulting Alavés Araskik eta Ordizia KEk oraindik ez dute porrotik ezagutu.

Gasteizko San Andres polikiroldegian Araskiren eta Barakaldo Basketen arteko neurketa jokatu zen. Bizkaitarrek izan zuten neurketaren jabetza baina arabarren aldeko azken laurdeneko 23-11 partzialaren ondorioz, garaipena etxean geratu zen.

Ordiziarrek garaipena eskuratu zuten Bilboko La Salleren aurka. Norgehiagoka berdintsua izan zen, hala ere, Ordizia izan zen aurretik denbora osoan. Azkenean, 44-52 ordiziarren alde.

Tabirako Baque 07 ESPek garaipena lortu zuen Loiola Indautxu 07ren etxean. Minutuak pasa ahala, durangarrek alde handiagoa ateratzen zieten bilbotarrei amaieran 26 puntugatik garaitzeko (40-66).

A1 Kadete Neskak


Lointek Gernikak eta Mobiltek ISBk Easo Ibaeta Basket Buruntza eta Bera Bera garaitu zituzten hurrenez hurren.

Bizkaitarrek garaipen argia lortu zuten Easoren aurka (62-44). Aldi berean, azkoitiarrek Bidebietan Bera Bera garaitu zuten 38-63 emaitzarekin.

Lehenengo postuan, Óptica Troconiz Araba kokatzen da eta jardunaldi honetan Ekiola Ointxe (71-53) garaitu zuen.

 

A2 Kadete Mutilak


Aurreko asteburuan Tabirako Baquék eta Ibaizabalek garaipena eskuratu zuten.

Tabirako eta Fundación 5+11ren arteko norgehiagoka Gasteizko Ibaiondo zentro zibikoan jokatu zen. Etxeko taldea aurretik izan zen lehenengo hiru laurdenetan zehar. Hala ere, bizkaitarrek azken laurdenean martxan jarri eta 2 puntugatik irabazi zuten (48-50).

Ibaizabalek Josean Gascan Askatuak Galilea garaitu zuen. Bizkaitarren hirugarren laurdena erabakigarria izan zen garaipena poltsikora eramateko (65-58).

Santurtzik Easo Basket Cromova irabazi zuen eta Loiola Indautxuk berdina egin zuen JOTAKEren aurka.

Gasteizko San Andres polikiroldegian 54-61 irabazi zuen Santurtzik JOTAKEren aurka. Atsedenaldia baino lehenago bilbotarrak aurretik jarri ziren markagailuan. Hortik aurrera Loiola Indautxuk alde hori aprobetxatuko zuen eta garaipena Bilbora eraman zuen (64-73).

 

A1 Kadete Mutilak


Easo Gipuzkoa Basket Panko Performancek Opebask Centro de Oposiciones Barakaldo irabazi zuen 10 puntuko aldagatik (79-89). Neurketa guztian zehar donostiarrak izan ziren aurretik, partiduaren jabetza izan zuten. Baina azken laurdenean bizkaitarrek egindako 34-17 partzialaren ondorioz markagailuak islatzen zuen aldea murriztu zen.

Fundación Bilbao Basket Fundazioak erraztasun handiz Ate Asesores Araberri irabazi zuen 43-105 emaitzarekin.