A1 Kadete Neskak
A1eko jardunaldi honetan, Easo Basket Burruntzi, Lointek Gernika eta Ointxe! irten ziren garaile.
Gernikako Malosten elkar ikusi zuten elkar Lointek Gernikak eta Óptica Troconiz Arabak. Lehenengo hiru laurdenak oso berdintsuak izan ziren. Azken laurdenean aldiz, etxeko taldearen aldeko 25-14 partzialaren ondorioz, garaipena Gernikan geratu zen (78-69).
Bidebieta polikiroldegian Easo Ibaeta Basket Buruntzak Moviltek ISB garaitu zuen (81-57). Lehenengo zatia bukatzerakoan, donostiarrek 29 puntuko aldea atera zuten. Hirugarren laurdenean, Iraurgik erantzun. Hala ere, azken laurdenean donostiarrak berriz ere hobeago aritu ostean, markagailuko aldea berriro areagotu zen.
Ekiola Ointxek 8 puntugatik (61-53) irabazi zuen Bera Bera Musakola polikiroldegian.
A2 Kadete Neskak
Ordiziarrek porrota lehen aldiz ezagutu zuen fase honetan, Barakaldo Basketen aurka. Bigarren laurdenean bizkaitarren defentsa lanaren ondorioz, garaipena Barakaldora joan zen.
Bilboko La Salle ikastetxean Loiola Indautxu 07k lortu zuen garaipena. Derbi bilbotarrean, Loiola Indautxu hasi zen aurretik. Segituan, La Sallek markagailua irauli ostean, atsedenaldian 10 puntuko aldea zuen. Hala ere bigarren zatian Loiola finago ibili ostean, puntu bakar bategatik Bilboko derbia kanpoko taldeak irabazi zuen.
Tabirako Baque 07k garaipen argia lortu zuen Fundación 5+11 “A”ren aurka (81-46). Partida aurrera egin ahala, durangarrek aldea areagotu zuten.
Consulting Alavés Araskik ere garaipen argia lortu zuen AZ Participación Álavaren aurka (83-41).
A1 Kadete Mutilak
Fundación Bilbao Basket Fundazioa eta Fundación 5+11 sailkapeneko lehen postuetan jarraitzen dute. Oraingoan Baskoniak 83-49 irabazi zuen ATE Asesores Araberriren aurka.
Fundación Bilbao Basket Fundazioak Angulas Aguinaga Arenan garaipena lortu zuen Easo Gipuzkoa Basket Panko Performancen aurka. Lehenengo zatian finago aritu ziren donostiarrak, lehenengo laurdenean 10 puntuko aldea lortu zuten. Atsedenaldian 45-36 islatzen zuen markagailuak. Hirugarren laurdenean bilbotarren aldeko 5-21eko partzialaren ondorioz, garaipena Bilbora joan zen (67-73).
Opebask Centro de Oposiciones Barakaldok Ekiola Ointxe garaitu zuen Arrasateko Musakola polikiroldegian. Lehenengo laurdenean eta bigarren zatiko momenturen batean bizkaitarrek izan zuten partiduaren jabetza. Horrez gain, neurketa erabat berdintsua izan zen eta puntu bategatik bizkaitarrek irabazi zuten.
A2 Kadete Mutilak
Tabirako Baqué, Fundación 5+11 Azul, Easo Basket Cromova eta Loiola Indautxu 07 irten ziren garaile aurreko asteburuan.
Josean Gascan, Fundación 5+11 Azulek garaipena eskuratu zuen Askatuak Galilearen aurka. Lehenengo zati berdintsu baten ostean, gasteiztarrek bigarren zatian partida apurtu zuten garaipena eskuratuz (58-74).
Tabirako Baquek etxean Óptica Martínez de Lizarduy JOTAKE garaitu zuen (80-54). Durangarrek partidaren jabetza izan zuten momentu oro.
Bilboko Jesuitas ikastetxean etxeko taldeak irabazi zuen Ibaizabalen aurka (88-47).
Donostiako Altza polikiroldegian, Easok Santurtzi irabazi zuen. Partida osoan zehar markagailuaren jabetza donostiarrena izan zen, amaieran, Easo 62-60 Santurtzi.