A1 Junior mutilak

Santurtziko Mikel Trueba polikiroldegian Easo Gipuzkoa Basket Mandoegi irten zen garaile. Partida osoa parekatua izan zen, baina azken uneko saskiratze baten ondorioz, garaipena Donostiara joan zen. Azkenean, 69-70 Easoren alde eta modu horretan sailkapeneko bigarren postuan jarraitzen dute.

Getxoko Fadura polikiroldegian Fundación 5+11k garaipen erosoa lortu zuen (63-99).

Fundación Bilbao Basket Fundazioak Tolosan irabazi zuen Take Burruntziren aurka (56-79).

 

A2 Junior mutilak

Amurrioko Bañueta polikiroldegian 3 puntugatik (51-48) irabazi zuen etxeko taldeak Goierri Gaestopasen aurka. Araba ST Araberrik Ordizian lortu zuen garaipena, lehenengo laurdena ordiziarren aldekoa izan arren, arabarrek markagailua irauli eta aldea areagotu zuten behin behineko 58-79 emaitzara arte.

Zast Zarautzek A2ko lehen garaipena eskuratu zuen Ibaizabalen aurka. Bigarren eta azken laurdenak erabakigarriak izan ziren garaipena Zarautzen geratzeko (77-63).

Arrasateko Musakola polikiroldegian 70-56 irabazi zuen etxeko taldeak Loiola Indautxu 05 ESPren aurka. Bilbotarrek 10 puntuko aldea murriztea lortu zuten hirugarren laurdenean. Hala ere etxeko taldeak aldea areagotu zuen berriz ere azkeneko laurdean 14 puntugatik irabazteko.

 

A-1 Junior Neskak

FSGroupe Arabak Bera Beraren etxean eskuratu zuen garaipena. Arabarrak ziren gainetik partidu osoan zehar. Bera Bera markagailuan gerturatu arren ez zen nahikoa izan, amaieran, 51-57 Arabaren alde.

Electro Alavesa Araskik Easo Ibaeta Basket irabazi zuen (69-60). Neurketan aurretik izan ziren arabarrak nahiz eta donostiarrak gertu mantendu. Azken laurdenean erabaki zuen neurketa etxeko taldeak garaipena poltsikora eramanez.

A1eko azken partiduan Lointek Gernikak Azkoitian lortu zuen garaipena 40-63 emaitzarekin. Neurketaren jabetza osoa izan zuen talde bizkaitarrak eta aldea areagotu zuten partida aurrera zihoan heinean.

 

A2 Junior Neskak

Fundacion 5+11k etxean garaipen estua eskuratu zuen Zast Zarautzen aurka. Laugarren laurdenean zarauztarren 4-19 partziala ez zen nahikoa izan gasteiztarrek zeramaten 20 puntuko aldeari buelta emateko. Amaieran, Fundacion 5+11k eraman zuen garaipena poltsikora.

Bilboko Jesuitas ikastetxean Loiola Indautxuk irabazi zuen Tabirako Baqueren aurka. Partidako atal gehienetan etxeko taldeak 10 puntu aurretik ziren markagailuan. Hala ere, azken laurdeneko 15-8 partzialaren ondorioz, 16 puntugatik irabaztea lortu zuten (55-39)

Ordizia K.Ek Egibide Araskiren aurka garaipena lortu zuen (50-41). Araskik atsedenaldian 15 puntuko aldea izan arren, etxeko taldeak egindako 20-6 eta 16-6 partzialei esker, markagailua irauli eta garaipena eskuratu zuen.

Azkenik, La Salle Bilbaok Centro de Estudios Mikeldi USKren etxean irabaztea lortu zuen. La Sallek lehenengo laurdenean lortutako 9 puntuko aldea neurketa osoan mantentzea lortu zuten. Azkenean, 59-72.