A2 Kadete Neskak


Loiola Indautxu 07k garaipena eskuratu zuen AZ Participacion Arabaren aurka (81-70). Etxeko taldea izan zen aurretik partidaren hasieran, hala ere, puntu bateko aldea zeramaten bilbotarrek atsedenaldian. Aldageletatik itzultzerakoan, Loiola Indautxuk aldea areagotu zuen.

La Sallek etxean galdu zuen Barakaldo Basketen aurka. Barakaldoko taldeak lehen hiru laurdenetan zehar nagusi izan zen. Azken laurdenean bilbotarrek aldea murrizteaz gain, gutxi falta izan zitzaien markagailuari buelta emateko. Amaieran, 42-44.

Amaitzeko, Ordiziak garaipen erosoa lortu zuen Gasteizko Landazuri polikiroldegian Fundacion 5+11ren aurka (32-63).

 

A2 Kadete mutilak


Óptica Martínez de Lizarduy JOTAKEK etxean irabazi zuen Ibaizabalen aurka. Bizkaitarrak atsedenaldirarte bizirik iraun zuten, horren ostean, Jotakeren partzial handi bati esker garaipena etxean geratu zen.

Loiola Indautxu 07k Josean Gascan irabazi zuen Askatuak Galilearen aurka. Hirugarren laurdenaren bukaeran bilbotarrak 29 puntu aurretik ziren. Horren ostean, etxeko taldea markagailuan hurbildu zen (50-64).

Fundación 5+11 Azulek Santurtziren aurka irabazi zuen. Partida bukatzerakoan, markagailuak 51 puntuko berdinketa islatzen zuen. Luzapenean Baskonia hobeto aritu ostean, 5 puntuko aldeagatik irabazi zuen (57-52).

Azkenik, Tabirako Baquek Easo Basket Cromovaren aurka irabazi zuen Durangoko polikiroldegian. Donostiarrak hobeto aritu ziren lehenengo bi laurdenetan zehar. Durangarrak aldiz, atsedenaldiaren ostean finago ibili ziren. Beraz, durangarrek eraman zuten garaipena poltsikora (65-58).

 

A2 Junior neskak


Zastek puntu bakar bategatik (56-55) irabazi zuen Egibide Araskiren aurka. Partida berdintsua izan zen momentu osoan baina azken unean txanpona etxeko taldearen alde jausi zen.

Centro de Estudios Mideldi USKk garaipena irabazi zuen Loiola Indautxuren etxean. Partida osoan zehar etxeko taldea izan zen aurretik baina neurketa amaitzeko 7 segundu falta zirelarik, Unamunok markagailua irauli eta irabaztea lortu zuen.

La Salle Bilbaok Fundación 5+11Aren etxean irabazi zuen 14 puntugatik (41-55). La Salle atsedenaldian 13 puntuko aldea eskuratu zuen. Bigarren zatian ere, neurketak antzeko doinua izan zuen.

 

A2 Junior mutilak


Mondragon Unibertsitatea, Goierri Gaestopas eta AXA Amurriok haien neurketak irabazi zituzten Zast Zarautz, Araba ST Araberri eta Ibaizabalen aurka hurrenez hurren.

Zast Zarautzek porrot egin zuen Mondragon Unibertsitatearen aurka (66-64). Markagailuan aurretik jarri ziren zarauztarrak sei minutu falta zirenean (57-62). Horren ostean, Arrasateko taldeak erantzun zuen eta 2 puntugatik irabazi zuen.

Goierri Gaestopasek etxean irabazi zuen Araba ST Araberriren aurka. Hirugarren laurdena bukatu orduko, markagailuak 55-55 islatzen zuen. Gipuzkoarren azken laurden paregabearen ondorioz, garaipena etxean geratu zen (83-75).

Amaitzeko, AXA Amurriok Bañueta polikiroldegian irabazi zuen Ibaizabalen aurka (78-68). Hirugarren laurdena bukatzean, etxeko taldea 22 puntu aurretik zihoan. Horren ostean, bizkaitarrek aldea murriztu zuten azkenean 10 puntugatik galtzeko.