1go FINALERDIA: Araski 69 – Easo 64


Euskadiko Txapelketa Gernikako Malosten aurrera eraman zen. Lehen finalerdian A1eko bigarren eta hirugarren sailkatuak aritu ziren. Araskiren eta Easoren arteko lehenengo zatia erabat berdintsua izan zen; bi taldeen aldeko boladak eman ziren baina talde batek ere ez zuen lortu 2 edo 3 puntuko alderik. Atsedenaldian 31-32 islatzen zuen markagailuak Easoren alde. Hirugarren laurdenaren erdialderarte, partiduak tonu bera mantendu zuen. Araski finago aritzen hasi zen eta hirugarren laurdenaren bukaeran 7 puntuko aldea atera zuen. Araskik aurretik jarraitu zuen partidaren amaierarte eta Euskadiko Txapelketako finalera sailkatu zen, era berean, Espainiako Txapelketarako txartela eskuratuz.

 

2. FINALERDIA: Gernika 54 – Araba 46


Malosten jokatutako bigarren finalerdian, A1eko liderrak eta laugarrenak elkar ikusi zuten non etxeko taldea irten zen garaile. Arabarrak aurretik izan ziren lehenengo zatian zehar eta hirugarren laurdenaren gehiengoan ere. Hirugarren laurdenaren azken minutuetan bizkaitarrek markagailua irauli zuten. Hortik aurrera, Lointek Gernika aurretik mantendu zen markagailuan eta 8 puntugatik irabazi zuen. Gernikarrek Espainiako Txapelketarako txartela lortu zuten A1eko lehenengo postua eskuratzeagatik; hala ere, finalean, Euskadiko txapeldun izateko eta Espainiako Txapelketari begira Euskadiko lehen sailkatua izateko borrokatuko dute.

 

FINALA: Gernika 54 – Araski 56


Aurreko igandean 12:30tan, junior nesken finala jokatu zen Lointek Gernikaren eta Araskiren artean. Finaleko lehen zatian batez ere berdintasuna nagusitu zen. Bizkaitarren hiruko marrako saskiratzeen eta arabarren sarreren eta saskiratze gertuei esker berdintasuna nagusitu zen. Atsedenaldian puntu bakar bategatik aurretik zen Araski. Gernikak hirunaka batzen zuen eta 8 puntuko aldea lortu zuen. Segituan, arabarrek 8-0eko partzial batekin erantzun zuten berdintasunera itzuliz. Bi taldeen saskiratzeak eman ostean, Araskik 6 puntuko aldea eskuratu zuen. Baina berriz ere, gernikarren 2 hirukoren ostean berdinketa islatzen zuen markagailuak 9 segundu falta zirelarik. Hutsarte baten ondoren, Araskik alboko marratik atera eta sarrera saskiratu ostean, garaipena lortu zuen. Modu honetan, Araski Euskadiko txapeldun bihurtu zen eta era berean, Espainiako Txapelketarako lehenengo postuan sailkatu zen.